III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ordenantza fiskaleko aldaketa
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Mankomunitateak, 2002ko abenduaren 19an egin bilkuran, aldaketa hauek onetsi zituen Etxez txeko laguntza zerbitzuko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan:
5.2 artikuluaren lehen lerroaldean:
"Tarifak eskatzailearen etxean bizi diren guztien urteko dirusarreren arabera kalkulatuko dira, baita haien ondarearen arabera ere, eta hori Hirilurraren eta Landalurraren Katastroan sarturiko ondasunen udal ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da".
5.2 artikuluaren hirugarren lerroaldean:
"Eskaera egin aurreko urtean kontzeptu guztien artean izandako dirusarrerak gehi katastroko bere ondasunen balioaren % 3, hamabi hilabetekoen artean banatuko dira. Emaitza bizikidetza unitateko kide kopuruaren artean zatituko da, denek dirusarrerak jasotzen badituzte. Pertsona batek dirusarrerak ditu urtean 500 euro edo gehiago jasotzen dituenean.
Bakarrik bizi den pertsona bada edo bizikidetasun unitateko kideren batek dirusarrerarik ez badu, eskabidearen aurreko urtean kontzeptu guztiengatik izandako dirusarrerak hartuko dira kontuan, gehi katastroko bere ondasunen balioaren gehi % 3, 14 hilabetekoen artean banaturik. Emaitza famili unitateko kideen artean zatituko da eta emaitza bider 1 eta dirusarrerark jasotzen dituzten pertsonak adina dezima eginen da".
5.2 artikuluaren borzgarren lerroaldean:
"Horren arabera baremo hau ezarri da:
LGSaren % 35etik beheitiko dirusarrerak: dohainik.
LGSaren % 35etik % 44ra: 6,01 euro.
LGSaren % 44tik % 53ra: 7,81 euro.
LGSaren % 53tik % 62ra: 9,61 euro.
LGSaren % 62tik % 71ra: 11,41 euro.
LGSaren % 71tik % 80ra bitartekoak: 18,03 euro.
LGSaren % 80tik % 89ra: 27,04 euro.
LGSaren % 89tik % 120ra bitartekoak: 27,04 euro, gehi kostuaren zenbatekoaren % 10.
LGSaren % 120tik % 135era: 27,04 euro, gehi kostuaren zenbatekoaren % 15.
LGSaren % 135etik % 150era: 27,04 euro, gehi kostuaren zenbatekoaren % 20.
LGSaren % 150 eta gehiago: kostuaren % 50 eta gutieneko tarifa 27,04 euro.
Tasaren zenbatekoa ez da inoiz zerbitzu egitearen egiazko kostua baino handiagoa izanen".
Hori dena argitara emanez orori jakinarazten baitzaio, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin.
Ezkarozen, bi mila eta biko abenduaren hogeita seian. Mankomunitateburua, Juan Angel Contín Carlosena.
Iragarkiaren kodea: A0300475