17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

2003ko ordainarazpenak, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak, eta zerga-tasak

Ablitasko Udalak, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1._2003eko ordainarazpen hauek, zergapekoak nahiz zergaz kanpokoak, eta zerga-tasak onestea:

A) Zergaz kanpoko baliabideak:

1._Ondasun berekietatiko dirusarrerak:

Cañada: prezioak erreguko:

1. mota. 3,62 euro.

2. mota. 2,16 euro.

3. mota. 1,45 euro.

2._Herrilurretako aprobetxamenduak:

Herrilurra: prezioak erreguko:

Ureztaketakoa: 6,99 euro.

1. mota. 1,85 euro.

2. mota. 1,39 euro.

2,5. mota. 1,14 euro.

3. mota. 0,90 euro.

Aurreko bi ataletarako oharra: tarteko motetan, horrelakorik bada, prezioa zati proportzionala izanen da.

B) Tributuak:

1._Toki entitatearen jabari publikoaren erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendua egiteko tasak:

_Hartxintxarra eta harea ateratzea: 1,11 euro/metro kubikoa.

_Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

1) Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

Paratutako biltontzi bakoitzeko: 35,59 euro.

Gasbidearen sareko metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,03 euro.

2) Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta antzeko instalazioekin.

0,22 euro metro lineala, egunean.

3) Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailuak.

1. tarifa._(Merkatu txikia): 0,79 euro metro lineala egunean, gehienez 3 metro zabal izanik.

2. tarifa._10 metro karratu bitarte: 3,20 euro egunean.

10etik 50 metro karratu bitarte: 5,69 euro egunean.

Hortik goiti: 0,22 euro/metro karratua, egunean.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.

3. tarifa._Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak, baimena propio ematen zaienean, nahiz tasa ordaindu izanak baimena berez ez ekarri. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,22 euro.

4) Salmenta automatikoko aparatuak eta antzeko beste batzuk, eremu publikoan edo hegalkinean jartzen direnak.

Aparatu bakoitza, urtean: 35,59 euro.

5) Irabazteko xedearekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

Metro karratu bateko mahaitxoa eta lau aulki, bakoitzeko:

a) Denboraldia: 33,50 euro.

c) Eguna: 3,78 euro.

_Zanjak irekitzea:

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du: 0,71 euro egunean.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du: 1,42 euro egunean.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 gehituko dira.

_Ibilgailuen sarbidea espaloian barna: 18,72 euro/metro lineala.

_Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak zoruan, hegalkinean eta zorupean: % 1,5 fakturazioko dirusarrera gordinen gainean.

2._Toki entitatearen eskumenekoak diren jarduera administratiboak egiteko edo zerbitzuak emateko tasak:

_Agiriak eta lizentziak luzatu eta tramitatzea:

1. Eskabideak eta agiriak:

a) Edozein udal agiriren kopiak edo fotokopiak. 0,10 euro orrialde bakoitza.

b) Hiri antolamenduko planoak, DIN A3 gehienez ere: 3,37 euro.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,35 euro.

b) Finken hirigintza egoera kreditatzen duten ziurtagiriak: 9,62 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak:

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentzia eskaerak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Tramitazio hutsa: Gutxienekoa: 33,00 euro

b) Plan partzialak, xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta antzekoak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

c) Establezimenduak irekitzeari lotuta ez dauden jardueretan aritzeko lizentziak, 33,00 euro.

d) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 5,11 euro.

e) Lur emateko lizentzia: 6,31 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Langileenak: hutsik dauden lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: deialdian zehazten dena.

b) Obra eta zerbitzuetakoak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitza: baldintzetan zehazten dena.

c) Ahalmenak askiestea: 7,46 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak:

a) Eraikinak aztertzea alde batek eskaturik: teknikoen lansariak ordaintzea.

b) Lerrokadurak eta sestrak seinalatzea: teknikoen lansariak ordaintzea.

6. Irekitzeko lizentziak: gutxienez: 33,00 euro.

J.E.Z.aren kuotaren gainean: 1%

7. Ikuskapenak:

1._Gutxieneko eskubideak: 33,00 euro.

2._Ikuskapenak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik: bisita bakoitza: 33,00 euro.

3._Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, eraikitako metro karratuen arabera: 0,30 euro.

4._Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, aldi bakoitzeko: 33,00 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Azterlana berak eskaturik egiten denean.

b) Udalak aginduta edo alde biko espedientea dela eta aztertzen denean, higiezin osoa edo zati bat sendotu edo bota behar denean.

5._Eraikinen aurri egoeraren gaineko espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean zehaztutako tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6._Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 33,00 euro.

_Udalaren kirol instalazioen erabilera:

_6 urtetik beherakoak eta % 65 edo gehiagoko ezintasuna dutenak: doan

_% 65etik beherako ezinduak, erretiratuak eta pentsiodunak: 13,75 euro/denboraldia.

_Sarrerak:

6-15 urte bitartekoak: 1,40 euro, egunean.

16 urtetik gorakoak: 2,81 euro, egunean.

Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean: 2,03 euro, egunean.

Abonuak:

6-15 urtekoendako, banakakoak: urtean: 27,50 euro. Igerilekuko denboraldia: 20,62 euro.

16 urtetik gorakoendako, banakakoak: urtean: 37,50 euro. Igerilekuko denboraldia: 31,25 euro.

3 kideko famili unitatea: urtean: 75,00 euro. Igerilekuko denboraldia: ez dago horrelakorik.

4 kideko edo gehiagoko famili unitatea: urtean: 84,39 euro. Irgerilekuko denboraldia: ez dago horrelakorik.

Oharra: sarrerek eta abonuek, indarra duten bitartean, instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraituz erabiltzeko baimena ematen dute. Argien gastua, egiten bada, aparte ordainduko da, honako tarifa hauei jarraikiz:

Ordu erdia: 0,62 euro.

Ordubete: 1,25 euro.

1998ko ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B atalak, eta tarifak bateratu.

_Udal hilerria:

a) Lur emateko eta tokiz aldatzeko eskubideak: 48,40 euro.

b) Nitxoak, hilobiak edo lur puskak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

Nitxoak: 541,00 euro

Hilobiak: 1.202,00 euro

Lur puska:

1._Bi metro bitarteko hilobiak: 90,15 euro/metro karratua.

2._Bi metro karratutik gorako hilobiak, 6 metro karratu artekoak: 180,30 euro/metro karratua.

Hiri-hondakin solidoen bilketa: Erriberagoieneko Hiri Hondakinen Mankomunitateak onetsitako ordenantza eta tasak.

Urbanizazio kuotak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

Isunak:

Lurren, eraikinen, e.a.en mantenimenduaren gaineko xedapenak hausteagatik: 300,51 eurotik 6.010,12 euro bitarte.

Trafikoa: 95-12-29ko osoko bilkuran onetsitako zenbatekoak, % 50 murriztuak.

Auzolana eta bidelana: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere, 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

Kontribuzio bereziak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

3._Udal zergak:

Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurreko ondasunak: karga-tasa: 0,40%

Landalurraren gaineko ondasun higiezinak: karga-tasa: 0,80%

J.E.Z.: Udalaren errekargua: 34,62%

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: 3,00%

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

Igoeraren zenbatekoa jakiteko aplikatu beharreko portzentajeak:

5 urte bitarte: 2,29. 10 urtera bitarte: 2,18. 15 urtera bitarte: 2,08. 20 urtera bitarte: 2,08.

Karga-tasa: 8,32%

Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

Zerga oinarria: hirilurraren gaineko kontribuzioarena.

Karga-tasa: % 10,40, hirilurraren gaineko egungo kontribuzioaren gainean.

Luxuzko gastuen gaineko zerga:

a) % 15, 60, trabesetan.

b) % 31,20, ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan.

c) % 10, 40, bingoko sarietan.

0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea. Nafarroako Gobernuaren tarifak.

Informatika gela.

Ordenagailua erabiltzea:

Interneteko lotunerik gabe: 30 minutu, 0,70 euro.

Interneteko lotunearekin: 30 minutu, 1,40 euro.

Eskanerra eta inprimagailua: gastu itzulketa.

Ikastaroak: Gastu itzultketa

Musika Eskola.

2003-2004 ikastarorako tarifak:

Hastapena/hilabetea: 13,75 euro.

Musika hizkuntza, 1 eta 2.a: 13,75 euro.

Musika hizkuntza, helduentzat: 13,75 euro.

Musika tresnak: 30,85 euro.

Gitarra, bakarka: 30,85 euro.

Gitarra, taldeka: 13,75 euro.

2._Udal zergak: udal zergetarako ezarritako karga-tasak 2003ko ekitaldian aplikatuko dira eta, haiei dagokienez, erabaki honen aurka errekurtso hauek jarri ahalko dira:

a) Aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organoari berari zuzendua, hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

b) Aukeran: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegiari edo Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien sailari, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epearen barnean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8. eta 10.1 artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

3._Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldatutzat ematen dira ordenantza fiskalak erabaki honek eragiten dien neurrian, eta 2003ko urtarrilaren 1etik hasiko dira aplikatzen. Aldaketak eragina tarifetan soilik duenez, haien testua, aldatutakoa salbu, 1997ko urriaren 29ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hura bera izanen da.

Era berean, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Nafarroako toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea tasa, prezio publiko eta enbargaezintasun gaietan aldatzen dituen hartan ezarritakoari jarraikiz, aldatutzat jotzen dira hiribildu honetan onetsi eta indarra duten ordenantza fiskal guztiak, eta bereziki 1997ko urriaren 29ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren haiek. Aipatu aldaketari jarraikiz gaur egun tasatzat jo behar diren prezio publikoak tasatzat joko dira, eta ordenantzetan ukitu diren gainerako alderdiak ere aldatu direla ulertuko da.

4._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantzen tarifak, hasiera batez onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai, 30 egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Behin betikoz onetsitzat emanen dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.

Ablitasen, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: a0300416