17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Oihan enkantea

Oizko Udalak enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan probetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra._Loiketa eta Ezpeldegia izeneko alderdian, 584 pago, 584 metro kubiko zur eta 218 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 90.580,00 euro, BEZa kanpo.

Proposamenak, iragarki honen bukaeran agertzen den ereduaren araberakoak, udal diruzaintzan lotearen % 2 fidantzatako utzi izanaren gordekinarekin batera, hamabost egun balioduneko epearen barnean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, eta azken eguneko eguerdiko 15:30ak baino lehen. Azken eguna larunbata bada, astelehenera pasatuko da (igandeak eta jaiegunak baino ez dira baliogabetzat hartuko).

Enpresaren sailkapen agiria ere aurkeztu behar da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta jarraian irekiko dira aurkeztutako pleguak.

Enkantea eta oihan probetxamendua arautuko dituen baldintzen plegua onetsita gelditu da eta udal idazkaritzan dago interesatuen eskura.

Oitzen, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguia.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................................, adinez nagusia, helbidea: .................., kalea: ............................, zenbakia: .....

Nire izenean edo entitate hau ordezkatuz: ................. helbidea: .................., kalea: ........................., zenbakia: ...... dituena, 2003ko ......aren ..... (e)ko ...Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko oihan probetxamenduaren berri izanik, Loiketa eta Ezpeldegia izeneko alderdiko lote bakarragatik ..... pezeta (letra eta zenbakitan) ...... eskaintzen dut. Halaber, enkanteari buruzko baldintzen pleguari lotzen natzaio eta espreski onartzen, ezagutzen baitut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0300364