17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Ordenantza fiskaletako aldaketaren eta karga tasen onespena

Azkoiengo Udalak, 2002ko azaroaren 20an eta abenduaren 23an egin osoko bilkuretan, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.1._2003ko ekitaldiko zerga tasak eta lurren prezioak onestea.

I. ERANSKINA

Zerga-tasak

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0,2263%.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,8000%.

3._E.I.O.Z.: 3,1000%.

4._Jarduera ekonomikoen gaineko udal zerga: 1,2136%.

5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren indizeak eta karga tasak:

Bost urte Hamar urte Hamabost urte Hogei urte

bitarteko aldia bitarteko aldia bitarteko aldia bitarteko aldia

Urteko Urteko Urteko Urteko

portzentajea portzentajea portzentajea portzentajea

5.001 biztanletik

10.000 3,4 2,4 3,3 2,1 3,3 2,0 3,2 2,0

10.000ra bitarte

II. ERANSKINA

Udal lurren salmenta

1. El Escopar industrialdea:

_"A" motako lurzatia: 1.800 m², 44,26 euro/m². Gainerakoa, 32,96 euro/m².

_"B" motako lurzatia: 1.800 m², 39,14 euro/m². Gainerakoa, 32,96 euro/m².

_"C" motako lurzatia: 32,96 euro/m²

_"D" motako lurzatia: 49,52 euro/m²

2. Nekazaritzako poligonoa: 9,01 euro/m²

1.2._Zerga tasak eta lurren prezioak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean aurreikusitako ondorioetarako.

2.1._Hasiera batez onestea ondotik zehazten diren prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletako aldaketak:

1._Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duten ordenantza (indarrik gabe geldituko da kirol instalazioen zeharkako kudeaketa hasten den unean)

2._Legarra, harea eta eraikuntzako bertzelako gaiak udalerri honetako herrilurretan ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

3._Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

4._Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladura edo espaloietan edozein mugimendu egitea arautzen duen ordenantza fiskalaren eranskina

5._Agiriak luzatu eta izapidatzeko ordenantza.

6._Hilerriko zerbitzuak eta jarduketak eta hilerriarekin ikusteko duten bertze batzuk egiteko tasak.

8._Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak.

9._Zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioa arautzen duen ordenantza fiskala

10._Estolderiaren tasa.

11._Ur horniduraren tasa.

12._Musika Eskolako tasak.

2.2._Ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar egunez, herritarrek eta interesatu eskubidedunek espedientea aztertu eta beren eskubideen alde bidezkoak diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0300428