17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

BBBPBko U.E. 6-11-A unitatea (Espoz y Mina karrika-Erregearen kalexka) urbanizatzeko proiektua behin betiko onetsirik

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea BBBPBko U.E. 6-11-A unitatea urbanizatzeko proiektua, hiri honetako Espoz y Mina karrikaren eta Erregearen kalexkaren artean dauden lurrei dagokiena, "Promociones Espoz y Mina, S.L." enpresak aurkezturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lizarran, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0300424