17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.4 exekuzio unitateko birmugapena, Justino Armendariz Iso jaunak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko urtarrilaren bederatzian egin bilkuran, agertutako guztiak horren alde zeudela erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E.1.4 exekuzio unitateko birmugapena, Justino Armendáriz Iso jaunak sustatuta, hirigintzako txostenaren zehaztapenekin. Orobat, erabaki zuen jendaurrean edukizea 15 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan zabalpen gehien duen egunkarian argitaratuta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: a0300414