III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketa puntuala, Dorre-Elortzibarko industrialdeari erantsitako eremuari dagokiona (katastroko 5. poligonoko 293-294 eta 296. lurzatiak), Javier Díaz De San Martín jaunak sustatua. Hasiera bateko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, agertutako guztiak horren alde zeudela erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketa puntuala, Dorre-Elortzibarko industrialdeari erantsitako eremuari dagokiona (katastroko 5. poligonoko 293, 294 eta 296. lurzatiak, Dorre-Elortzibarkoak), industriako eta hirugarren sektoreko erabilerarako antolatu lurzoru urbanizagarria definitzeko, Javier Díaz de San Martín jaunak sustatuta, hirigintzako txostenaren zehaztapenekin. Orobat, erabaki zuen iragarkia jartzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, hilabeteko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeari jarraituz.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamarrean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: a0300412