III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
LOS ARCOS
Aurrekontuko aldaketak
Udal honek, 2003ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko zenbait aldaketa onetsi zituen legez eskatutako gehiengoarekin. Aldaketa horiek, guztira, 72.867,59 euro egiten dute.
Espedientea udal idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Los Arcosen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamarrean. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: a0300411