17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

16/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 20koa, Ernesto José Rodrigo Catalán jauna Iruñeko notario izendatzen duena.

2002ko irailaren 27an Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako eta 2002ko urriaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Ebazpenaren bitartez, zenbait notariotzatan hutsik zeuden notario lanpostuetarako lehiaketa iragarri zen. Horietako bat Iruñerako (Nafarroa) zen. Aipatu Ebazpena 2002ko urriaren 16an eman eta urriaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu Ebazpenaren bidez zuzendu zen.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluak dioenaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan lan egin behar duten notarioen izendapena egitea.

Agindu hori betetzearren, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari aipatu lehiaketaren espedientea bidali dio.

Hortaz, Notariotzari buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. eta hurrengo artikuluetan eta Notariotza Barrutiari buruzko urriaren 14ko 2038/1994 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zegoen notario lanpostua bete behar duen izangaiaren izendapena egitea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua._Ernesto José Rodrigo Catalán jauna Iruñeko (Nafarroa) notario izendatzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0300917