III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S A R T Z E
2003ko aurrekontua hasiera batez onetsita
Sartzeko Udalak, 2002ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea udal idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak eta oharrak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Sartzen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Jarduneko alkatea, Juana María Induráin Sarriés.
Iragarkiaren kodea: A0300484