17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T Z E

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2003. urterako

Sartzeko Udalak, 2002ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen 2003ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,220 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,583 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

6. Zirkulazioaren gaineko zergaren zerga-tasa Foru Legeak onesten duen bera izanen da.

7. Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

Erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Sartzen, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean. Jarduneko alkatea, Juana María Induráin Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0300482