III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Plan partziala hasiera batez onetsita
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Galar Zendeako Udalak, 2002ko azaroaren 21ean egin bilkuran, hau erabaki zuela:
Hasiera batez onestea Getzeko S-2 sektorearen plan partziala, Promotora Constructora Pedroarenak sustatua, eta plan partzial hori jendaurrean paratzea, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.
Getze-Galarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: A0300481