III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
K A S E D A
Kontribuzioen eta zergen karga tasak
Kasedako Udalak, 2003ko urtarrilaren 7an egin osoko bilkura arruntean, 2003. urtean kontribuzioek eta zergek izanen dituzten karga-tasak onetsi zituen, hauek, hain zuzen:
1._Hirilurren gaineko kontribuzioaren karga tasa % 0,23 izatea.
2._Landalurren gaineko kontribuzioaren karga tasa % 0,58 izatea.
3._Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako, kuotari % 1,40 jotzen duen udal errekargua jartzea.
4._Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren karga tasa % 4 izanen da; salbuespen gisa, Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoan aurkezteko proiektuetarako zerga-arinketak daude, eta gune historikoan kokatuetan % 2 ordainduko da.
5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.
Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
10 urte bitarteko epea: % 2,5
20 urte bitarteko epea:% 2
Kuota zehazteko karga tasa: % 12
Herrilurretako lurzatiak. % 2ko igoera
Ur horniduraren tasa:
guxienekoa (24 metro kubiko): 9,06 euro lauhilekoan.
Hortik gora, 0,39 euro metro kubikoa.
(Tarifa hauei BEZaren % 7 erantsiko zaie)
Zaborrak: Eskualdeko Mankomunitateak kobratuko du.
Estolderia tasa: 18,33 euro urteko (tarifa honi BEZaren % 7 erantsiko zaio).
(Kontagailua izan ezean, zenbatekoa 6,25 eurokoa izango da).
Uraren hartunea: 65 euro.
Kalez kaleko salmenta:
Saltoki bakoitzeko: 6,3 euro. Urtekoa, astebeteko maiztasunarekin: 250 euro.
Urtekoa, hamabost eguneko maiztasunarekin: 125 euro.
Urtekoa, hilabeteko maiztasunarekin: 62,60 euro.
Hilerriko nitxoak: 835,80 euro.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluarekin eta 2/95 Foru Legeko 11. artikuluarekin eta ondokoekin bat; espedienteak interesatuen eskura egonen dira, hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen direnetik, bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.
Kasedan, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, Jesús Esparza.
Iragarkiaren kodea: A0300479