17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen bilketa, tratamendu eta deuseztapen zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa

Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko abenduaren 23an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehena._Hiri hondakinen bilketa, tratamendu eta deuseztapen zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa hasiera batez onestea.

Bigarrena._Erabakia jendaurrean egonen da, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mairagako Mankomunitatearen iragarki oholean, 30 egunean, bidezko interesa dutenek eta herritarrek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

2003. urterako tarifak

1._4. artikuluko 1. ataleko zergagaiak:

Zerbitzua egiten edo eskura jartzen zaion higiezinak duen erabileraren arabera, hauek izanen dira hiruhileko guztietako kuota finkoak eta higiezin horretan metro kubiko bat ur kontsumitzeagatik ordainduko den tarifa:

1. Etxebizitzak eta J.E.Z.ari lotu gabeko lokalak.

Kuota finkoa: 8,37 euro/hiruhilekoa. Kontsumitutako ura: 0,177185 euro/metro kubikoa.

2. Denda txikia, elikagaietakoa kenduta.

_6 lagun baino gutiagoko bulegoa.

_20 bazkide baino gutiagoko elkarte gastronomikoak.

_Etxebizitzak, bertan edozein jarduera profesional egiten bada.

Kuota finkoa: 13,15 euro/hiruhilekoa. Kontsumitutako ura: 0,249396 euro/metro kubikoa.

3. 20 bazkide baino gehiagoko elkarte gastronomikoak.

_7 lagun baino gehiagoko bulegoak.

_6 enplegatu baino gutiagoko lantegiak.

_Ostatuak.

_Zinemak.

_Aisiarako lokalak eta gisakoak.

Kuota finkoa: 23,64 euro/hiruhilekoa. Kontsumitutako ura: 0,249396 euro/metro kubikoa.

4. 10 lagun baino gehiagoko komunitateak.

_7tik 30 lagun bitarteko negozioak.

_7 enplegatu baino gehiagoko lantegiak.

_Jatetxeak.

_Ostatu-jatetxeak.

_Industriak.

_Dantzatokiak.

_Pubak.

_Elikadura orokorreko saltokiak, 3 enplegatu edo gutiago dituztenak.

Kuota finkoa: 39,37 euro/hiruhilekoa. Kontsumitutako ura: 0,249396 euro/metro kubikoa.

5. Elikadura orokorreko saltokiak, N enplegatu dituztenak, N>3 izanik.

Kuota finkoa: 39,37 x N/3/hiruhilekoa. Kontsumitutako ura: 0,249396 euro/metro kubikoa.

6. Egoitzak eta zahar etxeak.

Kuota finkoa: 39,37 euro/hiruhilekoa. Kontsumitutako ura: ez.

7. Udalaren kirol instalazioak

Kuota finkoa: 39,37 euro/hiruhilekoa. Kontsumitutako ura: ez.

2._4. artikuluko 2.a) ataleko zergagaiak:

Hiruhileko guztietako kuota finkoak 39,37 eurokoak izanen dira.

Bildutako kilogramo bakoitzeko tarifa 0,013126 pezeta/kilogramoa izanen da.

3._4. artikuluko 2.b) ataleko zergagaiak:

Hondakinak botatzeagatik, tarifa 0,437536 euro/metro kubikoa izanen da; gutxienez 3 euro ordainduko dira.

Pneumatikoetarako tarifa 0,196892 pezeta/kilogramoa izanen da.

Tafallan, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0214042