17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

257/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 16koa, Miguel Angel Urrutia Arrayago jauna Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Kudeakearen Segurtasunaren Kudeaketaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hamaseian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Miguel Angel Urrutia Arrayago jauna Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunaren Kudeaketaren Ataleko buru izendatzen da bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaseian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0214083