17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kredituak aldatzeko espedienteak hasiera batez onetsirik

Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko abenduaren 20an eginiko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hauek hartu zituen:

Ikusirik kredituak aldatzeari buruzko espedientea, Mairagako Mankomunitatean ura modu arrazionalean erabiltzeko informazio eta sentsibilizazio kanpainaren gastuei aurre egiteko abiatu dena.

Ikusirik ekonomi aholkulariak emandako txostena, ekitaldi bukaeran aurreikusitako gastuei aurre egiteko kontusail batzuetan kreditua gehitzeko espedientea dela eta.

Kontuan izanik idazkaritzak eta kontu hartzailetzak horri buruz prestatu txostenak, eta 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatua aplikatuz,

Erabaki da:

Lehena._Hasiera batez onestea hogei mila (20.000) euroko kreditu aldaketa egiteari buruzko espedientea eta ehun mila (100.000) euroko kreditu gehikuntzei buruzko espedientea.

Bigarren._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai edukitzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A02014041