III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
2003ko aurrekontu orokor eta bakarra
Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2002ko abenduaren 20an egindako bilkura arruntean, 2003ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, eta urte horretako plantilla organikoa hasiera batez onestea erabaki zuen. Espedientea idazkaritzan (Salvador, 11-behea) egonen da ikusgai, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatutakoa betetzeko.
Tafallan, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.
Iragarkiaren kodea: A0214040