17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I B A R

2003ko prezio publikoak, tasak eta tarifak

Olaibarko Udalak 2003ko prezio publikoak, tasak, zerga tasak eta kontribuzio tasak onetsi zituen, legezko quoruma zuela, 2002ko azaroaren 28an egin bilkuran. Hona hemen:

Uraren prezio publikoak:

Hornidura sareko hartuneagatik: 420 euro.

Ura eskura izateagatik, hiruhileko: 6,01 euro.

Metro kubiko ur bakoitzagatik: 0,42 euro.

Estolderia tasa:

Saneamendu sareko hartuneagatik: 420 euro.

Kontsumitutako metro kubiko ur bakoitzagatik: 0,22 euro.

Irekitzeko lizentziak emateko tasak:

JEZaren kuotaren ehuneko ehun, eta gutxienez: 240 euro.

Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Katastroko balioaren ehuneko 2,5eko portzentajea 1-20 urte bitarteko tarte guztietarako eta ehuneko 14ko tasa, zerga oinarriaren gainean.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

1,2 indizea aplikatuko da.

Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,27, katastroko balioaren gainean.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,36, katastroko balioaren gainean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Olaibarren, bi mila eta biko abenduaren bostean. Alkate udalburua, María Carmen Lizoáin Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0213827