17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Udalak 2000ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

"Gobernu Batzordearen 2002ko azaroaren 5eko bilkuran Tafallako udaletxerako inprimagailuen hornikuntza kontratatzeko espedientea hasi zen. Inprimagailu horiek Udalaren zerbitzuko lanpostu batzuetan zahar geratu direnen ordezkoak izanen dira.

Harik eta kreditua sortzeko espedientea onetsi arte ez da onetsiko gastua. Izan ere aurrekontuan ez dago inprimagailu horiek guztiak erosteko behar bezainbat diru eta Gobernu Batzordeak 2002ko azaroaren 5eko bilkuran material hori eskuratzeko borondate politikoa azaldu zuen.

Administrazio klausula partikularren eta teknikoen plegua eta manuzko txostenak aztertu dira eta kontuan izan da inprimagailuak beharrezkoak direla eta adjudikazio presaz burutu behar dela. Horregatik guztiagatik hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Presa dela bide, 0.1210.62600 partidaren kargura kreditua sortzeko espedientea onetsi da, hain zuzen ere udaletxerako inprimagailuak erosteko. Ebazpen hau hurrengo osoko bilkuran berretsi da.

Bigarrena._Udaletxerako inprimagailuak hornitzeko kontratua adjudikatzeko espedientea onetsi da.

Hirugarrena._Kontratuan aginduzko izango den administrazio klausula partikularren eta teknikoen plegua onetsi da, bai eta berariaz formalizaturiko kontratazio-espedientea ere.

Laugarrena._Kontratua prozedura negoziatuaren bidez adjudikatuko da; administrazio klausula partikularren pleguan ezarri bezala, ez da iragarkirik argitaratuko prentsan.

Bosgarrena._Lizitazio prozedurari ekingo zaio eta kontratua formalizatzeko egin beharreko manuzko gainerako tramite guztiak beteko dira, erabaki hau Idazkaritzako, Kontu-hartzailetzari eta kontratazio-espedienteari berari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioetarako."

ERABAKIA:

Inprimagailuak hornitzeko kreditua sortzeko espedienteari buruzko ebazpena berretsi da.

Tafallan, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0213895