III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L A K U N T Z A
UAU 2.12 behin betikoz onetsirik
Espedientea maiatzaren 31n hasiera batean onetsirik eta 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, Lakuntzako Udalak honako hau erabaki du, 2002ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran:
1._Lacunza Lanz senideek eta Gestiones Residenciales Aralar-Mendi S.L.k UAU 2.12 unitatearen bizartiketaren kontra aurkeztutako alegazioez Udaleko legelariak egindako txostena ikusirik, bi alegazioak hein batean baiestea eta, beraz, lurzatiak zuzentzea txosten horretan agertzen den bezala.
2._UAU 2.12 unitatea birzatitzeko proiektua behin betikoz onestea, alegazioen honako baiespen honen edukiari egokituz.
3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutako jabeei igortzea.
Lakuntzan, bi mila eta biko abenduaren bederatzian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.
Iragarkiaren kodea: A0213779