III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
2002ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik
Azkoiengo Udalak, 2002ko maiatzaren hogeita bederatzian egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik aipatzen diren aurrekontu-aldaketak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera:
U-1 sektorearen urbanizazioa (4620-60000), 102.785,45 euro, kontusail hau zenbateko berean handituz: 91700 Epe luzeko maileguak.
Argitara ematen da, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, argitaratzen denetik hasi eta hamabortz egun balioduneko epean.
Azkoienen, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.
Iragarkiaren kodea: A0213777