17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarrean dagoen araudia hausteagatik irekitako zehapen espedienteetan emandako ebazpen proposamenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuaren bizitokia non, hango Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

ARAU-HAUSLEA MATRIKULA T O K I A EGUNA ESPED. ZENBAT. ARAU-HAUSTEA

AZCARATE OLANO ANDRES 004849-BHM ZIUDADELA, 1 2002/03/22 14403 60,00 39.2.B BSL 23.14 MUGA

ERICE ROLDAN ALFONSO NA-006914-AY AMAIURKO GAZTELUA, 39 2002/04/08 690293 60,00 39.2.B BSL 23.1 MUGA

HUARTE VILLANUEVA JAVIER V. 007959-BPD YANGUAS Y MIRANDA, 23 2002/04/08 16472 60,00 39.2.B BSL 23.1 MUGA

LEYUN HUARTE PEDRO MARIA 009020-BGL SAN KRISTOBAL-VILLAFR 2002/04/02 12758 95,00 91.2.M ZEO 38.3 BSL

MADOZ EQUIZA NURIA 009163-BPW PARQUE SANTO DOMINGO D 2002/04/22 18607 30,00 39.2.B BSL 23.7 MUGA

MONCOSI DE BORBON ALFONSO 007600-BKF SAN IGNAZIO ETORBIDEA, 6 2002/02/23 14593 30,00 39.2.B BSL 23.7 MUGA

REDIN GORRAIZ JUAN (ARAPEL S.A.) NA-001597-AP NAVAS DE TOLOSA 2002/03/18 810243 60,00 39.2.B BSL 23.1 MUGA

RODRIGO PANIAGUA JESUS LO-001406-P CUATRO VIENTOS-KAIA 2002/03/17 13682 60,00 38.4 BSL 33 TUO

RODRIGO PANIAGUA JESUS LO-001406-P KAIA-AVDA.GUIPUZCOA 2002/04/13 17593 60,00 38.4 BSL 33 TUO

SANDUA MACAYA REYES 009686-BJP HEZKUNTZAKO APARK. Z.G. 2002/04/18 12892 60,00 39.2.B BSL 23.1 MUGA

SORABILLA GALARZA JOSE ANGEL NA-009128-AU BURGIKO AITA TOMAS, 2002/03/18 14284 60,00 38.4 BSL 34 TUO

SORABILLA GALARZA JOSE ANGEL NA-006666-AD BURGIKO AITA TOMAS, 2002/03/18 14292 60,00 38.4 BSL 34 TUO

SORABILLA GALARZA JOSE ANGEL NA-001680-W FELIPE GORRITI, 14 2002/05/16 220250 95,00 91.2.G ZEO 39.2.C BSL

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoaren Udal Ordenantza, 1998ko maiatzaren 20koa.

MUGA: Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza, 1998ko irailaren 9koa.

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, salatuak 15 egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko. Hori Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz egin beharko du.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Hiritar Babespen Alorraren bulegoetan dagoela bere eskura, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an. 8:00etatik 14:00etara eta lanegunetan hantxe aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan. Hiritar Babespen Alorreko idazkari teknikoa, espedientearen instruktorea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0213702