17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: María Teresa Echeverría Echeverría. Ibilgailua, Mercedes markako turismoa, 300 modelokoa, gris kolorekoa, Z-0770-O matrikula duena. Abandonatu itxuran Arturo Serrano plazan aparkatua.

Trafikoari buruzko Legeko 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua Udalaren biltegitik kentzen ez bada hamabortz eguneko epean, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. El Alcalde-Presidente, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0213775