III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S C A N T E
La Paz etorbideko 29-31 eta Paraíso karrikako 8 zenbakietako jarduketa unitateko B-2 lurzatiaren birmugaketa eta xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik, Griseras 2002k sustatuta
Cascanteko Udalak, Gobernu Batzordeak 2002ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen La Paz etorbideko 29-31 eta Paraíso karrikako 8 zenbakietako jarduketa unitateko B-2 lurzatiaren birmugaketa proiektua eta lurzati horri dagokion xehetasun azterlana, Griseras 2002k sustatuak, Cascanteko 1. poligonoko 21, 22 eta 48. lurzatien antolamendua xede.
Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146.2 eta 119.3 artikuluetan xedatutakoa betetzeko, herritar eta interesatuek bidezko iruditzen zaizkion alegazio guztiak aurkez ditzaten, horretarako hamabortz egun izanen baitute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Cascanten, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jesús García Barea.
Iragarkiaren kodea: A0213774