17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

2003rako plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa hasiera batean onetsirik

Indarra duten xedapenak betetzeko, idazkaritzan egonen dira, jendaurrean, langileen plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa, 2003rako, Udalak 2002ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura berezian onetsi zuena. 15 egun baliodunean egonen dira ikusgai, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Añorben, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan. Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0213773