III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ETXARRI-ARANATZ
E D I K T U A
Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 19. oinarrian ezarritakoari jarraituz, alkateak ebazpen hau eman du:
Ebazpena:
Ikusirik probak kalifikatu dituen epaimahaiak Aitziber Juaniz Moriones andrearen alde aurkeztutako izendapen proposamena, proposamena 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko azaroaren 18an, argitaratu baitzen, eta kontuan hartuz proposatutako pertsonak abenduaren 13an aurkeztu duela 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazio guztia, erabaki da Aitziber Juaniz Moriones udal funtzionario izendatzea, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko.
Etxarri-Aranatzen, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian. Alkatea, Fernando Flores Lazcoz.
Iragarkiaren kodea: A0213792