17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

2002ko aurrekontua behin betiko onetsita

142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko urriaren 25ean, argitara eman zen 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespena. Legezko epea iragan baita haren aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartzen da, hala agintzen baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluan.

6/1990 Foru Legeko 277.1 eta 2/1995 Foru Legeko 202.3 artikuluetan ezarritakoa betez, argitara ematen da, laburturik, 2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra:

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

I._Zuzeneko zergak: 300.268,29 euro.

II._Zeharkako zergak: 51.092,46 euro.

III._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 68.389,29 euro.

IV._Transferentzia arruntak: 373.059,83 euro.

V._Ondareko eta herrilurren aprobetxamenduetako dirusarrerak: 151.287,19 euros.

B) Kapital eragiketak:

VI._Inbertsio errealak besterentzea: 104.016,85 euro.

VII._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 102.202,97 euro.

VIII._Finantza-aktiboak: 0 euro.

IX._Finantza-pasiboak: 8.457,29 euro.

Guztira: 1.158.774,17 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

I._Langileen soldatak: 282.647,38 euro.

II._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 359.713,30 euro.

III._Finantza-gastuak: 29.976,31 euro.

IV._Transferentzia arruntak: 68.950,20 euro.

B) Kapital eragiketak:

VI._Inbertsio errealak: 324.726,75 euro.

VII._Kapital-transferentziak: 0 euro.

VIII._Finantza-aktiboak: 0 euro.

IX._Finantza-pasiboak: 90.728,01 euro.

Guztira: 1.156.741,95 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lerinen, bi mila eta biko abenduaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0213791