III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ETXARRI-ARANATZ
Hiri Antolamendurako Udal Plana
Etxarri-Aranazko Udalak, 2002ko abenduaren hemezortzian egindako osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batez onetsi du Etxarri-Aranazko Udal Plana, eta erabaki du, Lizarragabengoko Kontzejuari entzunaldiaren tramitea ematearekin batera, jendaurrera ateratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren bidez, hala egon dadin hilabetez, eta iragartzea, baita ere, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, herritarrek eta interesa duten pertsonek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, erreklamazio edo kexak aurkezteko aukera izan dezaten.
Etxarri-Aranatzen, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian. Alkatea, Fernando Flores Lazcoz.
Iragarkiaren kodea: A0213790