III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AÑEZKAR-OTEITZA KONTZEJUAK
Larreak herritarrei esleitzeko baldintzak
Añezkar eta Oteitzako Kontzejuek, 2002ko abenduaren 12an elkarrekin egindako bilkuran, aho batez erabaki zuten iragartzea hasiera eman zaiola ondotik aipatzen den herri larrea herritarrei esleitzeko espedientea.
Herri larrea: Oteiza-Eltxu-Aguako mendia.
Urteko prezioa: 3.606,07 euro.
Adjudikazioaren epea: 8 urte.
Interesaturik dauden pertsonek beren proposamenak aurkezten ahalko dituzte Kontzeju honetako idazkaritzan, Berriobeitiko Udaletxean baitago (Udaletxe plaza, 1), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Proposamenekin batera, aurkeztu beharko dira Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onetsi zuen 280/1990 Foru Dekretuaren 182. artikuluak aipatzen dituen agiriak, eta abeltzaintzako ustiapenaren liburuaren kopia konpultsatua.
Añezkar eta Oteitzan, bi mila eta biko abenduaren hamabian. Kontzejuetako buruak, María Angeles Irisarri eta Pedro Larraya.
Iragarkiaren kodea: A0213789