III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
OROKIETA-ERBITI
Oihan enkantea, %10-20 merkeago
Orokieta-Erbitiko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
1. lotea._"Aizarbil", "Otsaketa" eta "Zaldarregui" aldeetan, guztira 1.348 fago, 1.512 metro kubiko zur eta 221 metro kubiko enbor txiki dituztenak; haien balioa 107.335,80 euro, %10 merkatuta, eta 95.409,6 euro da, %20 merkatuta, hurrenez hurren.
2. lotea._'Hainbat aldetan, guztira 4.152 konifero, 1.088 metro kubiko zur eta 402 metro kubiko enbor txiki dituztenak; haien balioa 35.777,52 euro, %10 merkatuta, eta 31.802,24 euro da, %20 merkatuta, hurrenez hurren.
Proposamenekin batera hauexek aurkeztu behar dira: lizitazioaren hasierako prezioaren ehuneko 2ko behin-behineko fidantzatako utzi izanaren egiazta iria eta Enpresaren Sailkapen Agiria, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua. Kontzejuko Alkatetzan aurkeztuko dira, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeitaseigarren egunera bitarteko epealdian (%10) edo -bigarren enkantea eman gabe geratzen bada-lau egun geroago arte (%20).
Eskaintzak Orokietako Kontzeju Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta ondoko larunbatean, eguerdiko ordu batean.
Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Kontzejuko Alkatetzan daude ikusgai eta eskaintzak ireki aurretik irakurriko dira.
Orokietan, bi mila eta biko abenduaren hamarrean. Kontzejuko burua, Santiago Echeverría Muguruza.
Iragarkiaren kodea: A0213941