17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

255/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 16koa, Jesús Lasa Equiza jauna Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Eraikin ez-industrialen eta Metrologiaren Ataleko burutzatik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hamaseian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Jesús Lasa Equiza jauna Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Eraikin ez-industrialen eta Metrologiaren Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaseian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0214081