III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
02-0462 gora jotzeko errekurtsoa. Legezko bideak erabiliz aurkitu ez diren interesatuentzako jakinarazpena
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko urriaren 18an, honako hau ebatzi zuen:
RAL 02-URR-18 (35/UV)
"Juan Bautista Larráyoz Pérez jaunak, Miguel Fernández Mata jaunaren izenean eta ordezkari gisa, 02-0462 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Alkatetzak 2001eko azaroaren 20an emandako ebazpenaren aurka, haren bidez ukatzen baitzen Sanduzelaiko B.E.P.B.ak ukitutako lokalen gaineko errenta eskubideak iraungitzearen kalteordaina. Errekurtso horri buruzko idazkia eta agiriak jasota,
EBATZI DUT:
1._Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren jakinarazpenak eta guzti.
2._Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.
3._Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen."
Espedientean agertzen diren interesatuak:
Raquel Jaunarena Barberena andrea.
José López Gutiérrez jauna eta María Angeles Ruiz López andrea
María Teresa Arrarás Gracia andrea.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0213797