17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

10/2003 Ebazpena, urtarrilaren 21ekoa, Berako Udaleko alkateak emana, lehenengo alkateordeari bere eginkizunak eskuordetzan ematea onartzen duena

Berako Udaleko Alkateak otsailaren 1etik 9ra arte, biak barne, eta martxoaren 8tik 16ra arte, biak barne, ezin izango dituenez bere eginkizunak bete herritik kanpo egoteagatik,

Ebatzi dut:

1) Aipatutako egun horietan alkateari dagozkion eginkizunak lehenengo alkateordea den Javier Leiza Oteizari eskuordetzan ematea.

2) Ebazpen hau Javier Leiza Oteizari jakinarazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Beran, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Alkatea, Josu J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0300926