Iragarkia
17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abenduaren 9n emandako Probidentzia errekurtsogileari jakinarazteko. Probidentzia hori 02-1626 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman da; errekurtsoa, berriz, Manuel Mosquera Armendáriz jaunak jarri du, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (10924/01 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"Probidentzia.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bederatzian.
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2002ko abenduaren 4an egindako idazkia jaso da, non adierazten baita Iruñeko Udalak 154/02 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua) jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2002ko urriaren 3an emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Manuel Mosquera Armendáriz jaunak Iruñeko Alkatetzaren premiamendu probidentzia baten aurka (2001eko urriaren 22koa, 10924/01 zenbakidun udal espedientea), jarritako 02-1626 gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen. Aipatu probidentzia trafikoko isun bat betearazpidez ordainarazteari dagokio. Iruñeko Udalak, halaber, administrazio espedientea bidaltzeko eskatu du, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako epatzeak egin ondoren.
Ondorioz, eta goian aipatutako 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta, halaber, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 1992ko maiatzaren 7ko Ebazpena betetzeko, non jarraibideak eman baitziren Administrazioarekiko auzibideetan espedienteak Auzitegiari igortzeko,
Ebatzi dut:
Lehenengoa._Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 2. Epaitegira bidaltzea 154/02 zenbakiko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea (prozedura laburtua); Iruñeko Udalak jarri du errekurtso hori, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2002ko urriaren 3an emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Manuel Mosquera Armendáriz jaunak Iruñeko Alkatetzaren premiamendu probidentzia baten aurka (2001eko urriaren 22koa, 10924/01 zenbakidun udal espedientea), jarritako 02-1626 gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen. Aipatu probidentzia trafikoko isun bat betearazpidez ordainarazteari dagokio.
Bigarrena._Probidentzia honen berri ematea Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 2. Epaitegiari, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridiko Zerbitzuari eta administrazio-espedientean interesatu gisa ageri diren gainerakoei, eta horiei guztiei bederatzi eguneko epea ezartzea, jakinarazpen egunetik zenbatu beharrekoa, autoetan aurkeztu ahal izan daitezen.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut.".
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 11n emandako 3715 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-5026 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rubén Ichaso Induráin jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (22127/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3715 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaikan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-5026 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Rubén Ichaso Induráin jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (22127/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka (zehapen espedientearen zenbakia goian aipatu da). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena._Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1 artikuluko b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, ebazpen zehatzailea errekurtsogileari ez zaio antolamendu juridikoak jakinarazpenetarako ezarritako bermeekin jakinarazi.
Hori dela eta, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, "ezinezkoa gertatzen bada inork jakinarazpena hartzea, inguruabar hori espedientean agerraraziko da, jakinarazpen saioaren eguna eta ordua ere jarrita, eta bigarren eta azken saioa eginen da, ordu desberdinean, hurrengo hiru egunetan".
Udalak auzitegi honi igorritako dokumentazioan ageri denez, ebazpen zehatzailea jakinarazteko ediktua argitaratu aurretik interesatuari berari jakinarazpena egiteko saioak egin ziren bi egunetan, baina orduen arteko aldea 5 minutukoa baino ez zen izan (lehenbiziko saioa 2000ko irailaren 29an 11:55ean egin zen eta bigarrena 2000ko urriaren 2an 12:00etan). Beraz, ez da bete Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak agintzen duena, eta horregatik saioak ez dira baliozkoak, ez dituztelako biltzen antolamendu juridikoak eskatutako gutxieneko bermeak. Horrenbestez, ediktu bidezko jakinarazpenak ere ez du indarrik, jakinarazpenak egiteko ordezko bide hori salbuespen gisa erabili beharrekoa baita. Ildo horretan aipatzekoa da Konstituzio Auzitegiak ediktu bidezko jakinarazpenei buruz eman duen doktrina, besteak beste 1995eko abenduaren 11ko Epaian eta 2002ko urtarrilaren 14koan ezarritakoa: "(...) ediktua prozesuko gertaeren berri emateko ordezko eta salbuespenezko bidea da. Beraz, ediktura jo aurretik agortu egin behar dira gertaeren berri emateko ohiko bideak, hartzaileari berme hobeak eta jakinarazpena hartzeko segurtasun handiagoa eskaintzen dizkiotenak, eta ediktua argitaratzeko agintzen duen epai-organoak ziur jakin behar du, arrazoizko irizpideetan oinarrituta, ez dagoela jakiterik interesatua non den edo zein helbide duen eta horregatik alferrik dela prozesuko ohiko komunikazio bideak erabiltzen saiatzea". Aztergai dugun auzian ezin da esan ohiko komunikazio bideak agortu direnik, ezta antolamendu juridikoak eskatutako bermeak eskaini direnik ere (zehazki, Guztiendako Administrazioa arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak eskatutako bermeak), egintzari buruzko ediktua argitaratu baino lehen. Egintzaren jakinarazpen akastunaren ondorio nagusia egintzaren eraginkortasunik eza da; izan ere, egintza baliozkoa da baina ez eraginkorra; horren haritik, Auzitegi Gorenaren 1992-3-3ko Epaiak (R. Ar. 1992/1775) honela dio: "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta interesatuari begira egintza eraginkorra izateko baldintza; beraz, interesatuak egintzaren berri jakin eta gero egintzak ondorioak ekarriko ditu".
Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".
Aurreko guztiaren ondorioz, zehapena ezartzeko egintza preskribatu egin da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluan zehapenen preskripziorako ezarritako epea iragan baita, zeren eta, Auzitegi Nagusiak jurisprudentzian behin eta berriz esan duen bezala, "(...) ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei (...)". (Besteak beste, 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak, R.Ar. 7262 eta R.Ar. 7277). Bidezkoa da, horrenbestez, gora jotzeko errekurtso hau baiestea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 24an emandako 3805 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 99-6330 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Susana Azcona Gaztelu andreak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 3408/97 zenbakiko udal espedientean emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3805 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6330 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Susana Azcona Gaztelu andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 3408/97 zenbakiko udal espedientean emandako ebazpenaren aurka.
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da. Zehapen hori zirkulazioko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik, garraiobide publikoetarako erreserbatutako erreian (Gaztelu Plaza, 49).
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.
Hori dela eta, maiatzaren 24ko 1731999 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erekundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua aldatu duenak, 22. artikuluan honela dio "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) d) Errekurtsoaren gaia lehendik epaitua denean".
Beraz, auzitegi honek ezin dio heldu lehendik aurkatua den gaiari. Izan ere, gai honi buruz 97-3017 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta guk ebatzi egin genuen 1999ko maiatzaren 10eko 6113 zenbakiko ebazpenaren bidez. Bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, zirkulazioko arau-hauste baten ondorioz zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 28an emandako 3839 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-0148 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Alfonso Sastre Arbáizar jaunak jarri zuen, birjarpenezko errekurtso bati erantzunez Iruñeko Udalarengandik isilbidez jaso zuen ezespenaren aurka; birjarpenezko errekurtso hori trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurkakoa zen (14160/97 eta 2528/98 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3839 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-0148 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alfonso Sastre Arbáizar jaunak jarri du errekurtso hori, birjarpenezko errekurtso bati erantzunez Iruñeko Udalarengandik isilbidez jaso zuen ezespenaren aurka; birjarpenezko errekurtso hori trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurkakoa zen (14160/97 eta 2528/98 zenbakiko udal espedienteak).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau birjarpenezko errekurtso baten isilbidezko ezespenaren aurka jarri da. Birjarpenezko errekurtsoan aurka egin zitzaion Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia bati; horren bidez errekurtsogileari diru-kopuru bat bahitu zitzaion, zirkulazioko bi isunen ondorioz egindako zorra gehi premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak betearazpen bidetik kobratzeko (zehapen espedienteen zenbakiak goian aipatu dira).
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Gora jotzeko errekurtso honetan aurka egin zaio birjarpenezko errekurtso baten isilbidezko ezespenari; birjarpenezko errekurtsoa bahitura-diligentzia baten aurka jarri zen, baina gerora Iruñeko Udalak deuseztatu egin du diligentzia hori, birjarpenezko errekurtsoa baietsiz.
Azken batean, gora jotzeko errekurtso honen gaia ezabatuta dago, errekurtsoa egin zaion udalak berak ezabatu duelako, eta egin daitekeen gauza bakarra jarduketak artxibatu eta prozedurari amaiera ematea da.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Artxibatu eginen dira gora jotzeko errekurtso honetan egindako jarduketak. Errekurtso hau Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboaren bahitura-diligentzia bati egin zitzaion birjarpenezko errekurtsoaren isilbidezko ezespenaren aurka jarri da.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 25ean emandako 3819 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3033 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro José Alsúa Arregui jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2001eko martxoaren 15eko ebazpenaren aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zituen lau bahitura-diligentziaren aurkakoa (25192/94, 11014/96, 8869/98 eta 19419/99 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3819 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-3033 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro José Alsúa Arregui jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 2001eko martxoaren 15eko ebazpenaren aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zituen lau bahitura-diligentziaren aurkakoa (25192/94, 11014/96, 8869/98 eta 19419/99 zenbakiko udal espedienteak).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Alkatetzaren 2001eko martxoaren 15eko Ebazpenaren aurka (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 71 zenbakikoa, 2001eko ekainaren 11koa), horren bidez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat (595/01 zenbakikoa); birjarpenezko errekurtsoan aurka egin zitzaion Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2000ko azaroaren 24an emandako bahitura-diligentzia bati, non zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko agindu baitzen, hain zuzen ere interesatuak Caja Rural de Navarra aurrezki-kutxan zituen kontuetako saldoak bahitzeko. Hori guztia, borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko egindako lau premiamendu-espedienteren ondorioz egin zen (25192/94, 11014/96, 8869/98 eta 19419/99 zenbakiko zehapen-espedienteak). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, berari betearazpidez ordainaraztea ez dela bidezkoa adierazteko eskatu dio auzitegi honi
2. Iruñeko Udalak espedienteak bidali ditu eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu; ez du errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik erantsi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabalu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).
Bestalde, jakina da bahitura diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena _R.Ar. 1639_), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa _R. Ar. 3151_).
Bigarrena._Udalak igorritako dokumentazioa aztertu ondoren hau ikusi dugu: goian aipatutako zehapen espedienteetako lehenengoari dagokionez (25192/94 zenbakikoa), orain errekurritu den bahitura-diligentziaren abiaburua Iruñeko Alkatetzaren 1995eko apirilaren 5eko premiamendu-probidentzia da; hori zordunari era egokian jakinarazi zitzaion; zordunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen auzitegi honetan (95-2565 zenbakiko errekurtso-espedientea) eta auzitegi honek ezetsi egin zuen errekurtsoa, isilbidez, 1998ko urriaren 28ko 1677 zenbakiko Ustezko Egintzaren Ziurtagirian ageri denez.
1995eko apirilaren 30ean, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen; horren aurka ere gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen auzitegi honetan (95-4716 zenbakiko errekurtso-espedientea) eta auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen, isilbidez, 1998ko urriaren 28ko 1879 zenbakiko Ustezko Egintzaren Ziurtagirian ageri denez. Horrenbestez, jurisdikzio-bidea ireki zen.
Hirugarrena._Horiek horrela, antzeman dugu, hala ere, zehapena preskribatu egin zela. Izan ere, gogora ekarri behar dugu ezen, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.1 artikuluaren arabera, "arau-hausteak eta zehapenak preskribatu, beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera" preskribatzen direla. Arau juridiko horrek, oraingoan, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dira, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Bestalde, prozedurari buruzko legearen 132. artikuluko 3. idatz-zatiak dioenez, "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da". Eta honakoa gaineratzen du: "Preskripzio-epea eten eginen da betearazpen-prozedura hasten denean, baldin eta interesatua jakinean badago, eta berriro hasiko da aurrera egiten betearazpen-prozedurak hilabete baino gehiago geldirik irauten badu arau-hausleari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik".
Bada, kasu honetan, zehapenaren preskripzio-epea eten egin zen premiamendu-probidentzia eta bahitura-probidentzia jakinarazi zirenean (azken hori 1995eko apirilaren 30ean eman zen, baina inon ez da ageri noiz jakinarazi zen; hala ere, interesatuak errekurtsoa egin zion 1995eko urriaren 31n eta horrela aditzera eman zuen jakinean zegoela); eta, betearazpen-espedientea hilabete baino luzeago geldirik egon baitzen ustezko arau-hausleari ezin egotzi zitzaizkion arrazoiengatik, preskripzio-epea berriz ere hasi zen aurrera egiten. Urtebeteko epea jada bukaturik zegoen Administrazioak zorra kobratzeko hurrengo jarduketa baliodun eta eragingarria egin zuenean, zorduna jakinaren gainean zegoela (1998ko maiatzaren 22ko bahitura-diligentzia, zein zordunari 1998ko ekainaren 11n jakinarazi zitzaion Posta Zerbitzuaren bidez; jakinarazpena jaso eta sinatu zuen pertsonak honela identifikatu zuen bere burua: Fermina Arregui, interesatuaren ama, NAN 15.775.115; bahituraren emaitza: 3.662 pezeta). Horrela, bada, zehapena preskribaturik zegoen; nolanahi ere, preskripzioa ofizioz adierazi behar izan zen.
Laugarrena._Azpimarratu behar da, azkenik, auzitegi honetan premiamendu eta bahitura probidentzia horien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeak (gora jotzeko errekurtso "desegokia", ez baita errekurtso hierarkikoa) ez duela artifizialki luzatu udal administrazioko bidea, ezta zehapenaren betearazpena etenarazi ere, inondik inora (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran) eta gainera, ez duela preskripzio-epearen etenik ekarri. Hala adierazi izan du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak, adibidez, 2001eko martxoaren 15eko Epaian, eta zehatzago 2001eko maiatzaren 31koan (R. Ar. 762). Eta hori horrela da zeren, behin zehapena irmoa denean, hura betearaztea helburu duten jarduketek bakarrik eteten ahal baitute preskripzio-epea. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea, lehenengo zehapen-espedienteari dagokionez (25192/94 zenbakikoa).
Bosgarrena._Bigarren zehapen-espedienteari buruzko dokumentazioan (11014/96 zenbakiko espedientea), honakoa ikusi dugu: hemen errekurritu den bahitura-diligentziaren sorburua Iruñeko Alkatetzak 1997ko apirilaren 7an eman eta zordunari 1997ko maiatzaren 28an jakinarazi zitzaion premiamendu-probidentzia da. Zordunak gora jotzeko errekurtsoa egin zion auzitegi honetan (97-2612 zenbakiko errekurtso-espedientea) eta auzitegi honek, 1999ko maiatzaren 7an emandako 5932 zenbakiko Ebazpenean, errekurtsoa ez onartzea erabaki zuen, garaiz kanpo aurkeztu zelako. Horrenbestez jurisdikzio-bidea ireki zen.
Horiek horrela, antzeman dugu, hala ere, zehapena preskribatu egin zela. Izan ere, zehapenaren preskripzio-epea eten egin zen premiamendu-probidentzia jakinarazi zenean (1997ko maiatzaren 28an); eta berriz ere eten zen geroago, 1998ko maiatzaren 22ko eta 1999ko urtarrilaren 20ko bahitura-diligentziak interesatuari jakinarazi zitzaizkionean (hurrenez hurren, 1998ko ekainaren 11n eta 1999ko urtarrilaren 20an); baina, betearazpen-espedientea hilabete baino luzeago geldirik egon baitzen ustezko arau-hausleari ezin egotzi zitzaizkion arrazoiengatik, preskripzio-epea berriz ere hasi zen aurrera egiten. Urtebeteko epea jada bukaturik zegoen Administrazioak zorra kobratzeko hurrengo jarduketa baliodun eta eragingarria egin zuenean, zorduna jakinaren gainean zegoela (2000ko azaroaren 24ko bahitura-diligentzia; inon ez da ageri noiz jakinarazi zen, baina interesatuak birjarpenezko errekurtsoa egin zion 2001eko otsailaren 5ean eta horrela aditzera eman zuen jakitun zegoela). Horrela, bada, zehapena preskribaturik zegoen eta bidezkoa da errekurtsoa baiestea bigarren zehapen-espedienteari dagokionez (11014/96 zenbakikoa).
Seigarrena._8869/98 eta 19419/99 zenbakiko zehapen-espedienteei buruzko dokumentazioan ikusi dugunez, hemen errekurritu den bahitura-diligentziaren sorburua Iruñeko Alkatetzaren 1999ko maiatzaren 27ko eta 2000ko otsailaren 14ko premiamendu-probidentzietan dago, eta ez dago esaterik probidentzia horiek premiatuari behar bezala jakinarazi zitzaizkionik, hots, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuta) 58 eta 59. artikuluetan agindutako moduan. Horregatik badago ziorik bahiturari aurka egiteko, hain zuzen ere lehenago aipatu dugun Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.2 artikuluan ageri dena.
Zehazki, interesatuaren babesik eza nabari da, ez baitago egiaztaturik premiamendu-probidentzia horiek jakinarazteko bi saioak "ordu desberdinetan" egin zirenik, prozedurari buruzko Legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Saio horiek Posta Zerbitzuaren bidez egin ziren, interesatuaren azken helbide ezagunean (Azueloko Monastegia plaza, 3-D, 4.a, J, Iruña), 1999ko ekainaren 7an eta 8an.
Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuenez, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".
Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrina (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa).
Gainera, zehapenak preskribaturik zeuden, eta inguruabar hori ofizioz aintzat hartu beharrekoa zen. Izan ere, jurisprudentzian behin eta berriz azaldu den ñabarduraren arabera, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea azken bi zehapen-espediente horiei dagokienez (8869/98 zenbakikoa eta 19419/99 zenbakikoa).
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzaren ebazpen bati egin zaiona, ebazpen horrek ezetsi egin baitu birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurkakoa (25192/94, 11014/96, 8869/98 eta 19419/99 zenbakiko zehapen-espedienteak); egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 11n emandako 3692 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3334 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Sergio Pérez Sara jaunak jarri zuen, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren 2001eko uztailaren 17ko likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzuen. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3692 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaikan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-3334 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Sergio Pérez Sara jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren 2001eko uztailaren 17ko likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzuen.
Egitezko aurrekariak:
1. Udal garabiak ibilgailu bat erretiratu zuen, gelditzeko debekua dagoen lekuan zegoelako, behar bezala aparkatutako ibilgailuei irtenbidea oztopatzen ziela (Zilbetiko Monastegia zeharkalea, 2) eta Iruñeko Udalak garabi zerbitzuarengatiko tasa likidatu zuen. Gora jotzeko errekurtso hau tasaren likidazioaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola eskatu du.
2gn. Iruñeko Udalak espedientea bidali du eta bere jarduketaren aurrekariak erantsi ditu; aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udalaren garabi zerbitzuaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzen duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen udaltzainak, 78 zenbakidunak, salaketaren alderdi guztiak berretsi ditu (bereziki, ibilgailua galtzadaren erdian aparkaturik zegoela, eta, agenteak egindako marrazkian ageri denez, irtenbidea oztopatzen ziela beste ibilgailu batzuei), eta interesatuak ez du kontrako frogarik aurkeztu, salatutako gertaera ukatu besterik ez du egin. Garbi dago, beraz, garabi zerbitzuaren esku-hartzea eta zehapen-espedientea eragin zituen arau-haustea egin zela.
Bigarrena._Errekurtsogilearen alegazioei erantzunez, azpimarratu behar dugu Garabi Zerbitzuarengatiko tasa ordaintzea ez dela zigorra; ez da zehapen prozedura baten ondorioa, non trafikoko arau-haustea egin duen pertsonaren erantzukizuna eta, halakorik bada, premiazko egoeragatiko aringarria neurtu behar diren. Aztergai dugun kasuan, aldiz, herritar batek ibilgailua galtzadaren erdian aparkatu du, trafikoari oztopo handia egiten ziola, horren ondorioz zerbitzu publiko batek esku hartu behar izan du eta herritar horrek ordaindu behar du zerbitzuaren kostua (zerga-tasa). Beraz, ibilgailuaren jabeak erantzukizun objektiboa du eta ibilgailua berreskuratu aurretik nahitaez ordaindu behar ditu ibilgailua galtzada erditik kentzeko egin diren gastuak, edo bestela ordainketa bermatu behar du, Trafikoari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatu bezala, eta beste kontu bat da ibilgailuaren gidariari egozten ahal zaion diziplinazko erantzukizuna.
Hirugarrena._Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedaturik dagoenez, Administrazioak, arau bidez zehazten den moduan, ibilgailuak bidetik kendu eta gordailura eramaten ahal ditu "arriskua sortzen badute edo zirkulazioari traba egiten badiote...". Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.2 artikuluan zehazten ditu bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten kasuak. Oraingoan salatu dena kasu horietako bat da, xedapen horren l) idatz-zatian ageri dena hain zuzen. Horregatik, Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eta tasaren ordainarazpena antolamendu juridikoarekin bat datozela baieztatzen ahal dugu. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko tasaren likidazioaren aurka jarria; likidazioa baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 17an emandako 3771 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4583 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Javier Pintor Santos jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 17an egin zuen zor-konpentsazioaren aurka (35727/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3771 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamazazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-4583 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Javier Pintor Santos jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udalak 2001eko urriaren 17an egin zuen zor-konpentsazioaren aurka (35727/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko diruzainaren ebazpen baten aurka. Horren bidez erabaki zen, 2001eko urriaren 17an, errekurtsogileari zor zitzaion kreditu bat konpentsatu egingo zela isun baten ondorioz hark egindako zorrarekin. Izan ere, trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Alkatetzak isuna ezarri zion eta isuna betearazpen bidetik kobratzeko premiamendu espedientea egin zitzaion (35727/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Aipatu kreditua 25.000 pezetakoa zen (150,25 euro) eta Compañía plazako aparkalekuan plaza bat eskuratzeko aukeraren truke jarritako fidantzaren itzulketagatik eman zioten.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Udaleko diruzainak eman eta auzitegi honetan errekurritu den ebazpenean garbi azaltzen denez, errekurtsogileak Udal Ogasunari 17.600 pezeta (105,78 euro) zor zizkion, trafikoko isun bat ordainarazteko egindako premiamendu espedientearen ondorioz (35727/00 zenbakiko zehapen-espedientea); eta, aldi berean, Udal Ogasunak kreditu bat zor zion, goian aipatu fiantza itzuli behar baitzion.
Gauzak horrela, bidezkoa zen erabakia hartzea, ofizioz kasu honetan, premiamenduz kobratu beharreko zorra (mugaeguneratua, likidoa eta ordainarazi beharrekoa) kredituarekin konpentsatzeko, behar adinako zenbatekoan. Hori guztia, honako xedapen hauek direla bide: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 16.d) artikulua; Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua) 66.1 artikulua; eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretua) 71.1 artikulua.
Bestalde, eta errekurtsogileak besterik badio ere, esan behar dugu ezen, espedientean ageri denez, zehapena ezartzeko ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaiola interesatuari, Posta Zerbitzuaren bidez, 2001eko apirilaren 9an (interesatuak berak jaso eta sinatu zuen jakinarazpena, 33.422.937 zenbakiko NANa aurkeztu eta gero). Horrenbestez tramitea burututzat eman zen; egintza irmoa eta onartua da, ez baitzitzaion errekurtsorik egin behar ziren garaian eta eran.
Azkenik, administrazio-bidea (udal administraziokoa) agorturik, ebazpen zehatzailea betearazi beharrekoa bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua). Hala, bada, Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan ezarritako epea bukatutakoan isuna ordaindu gabe zegoenez, esan behar dugu Zuzenbidearekin bat datorrela, bete-betean, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea (Iruñeko Alkatetzaren 2001eko uztailaren 24ko premiamendu-probidentzia) eta premiamenduagatiko errekargua sortzea (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 88 eta 90.2 artikuluak). Ez dugu antzeman zehapena preskribatu denik (zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteko epearen buruan preskribatzen dira _Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua_; zehapena ez da irmo bihurtzen harik eta Jurisdikzioari buruzko Legeak _uztailaren 13ko 29/1998 Legea_ 46. artikuluan Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko ezarritako epea amaitu arte (hau da, bi hilabeteko epea amaitu arte, ebazpena berariaz jakinarazten denean). Ez da ordainketa geroratzeko baimenik eman, eta ez da akatsik egin Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeenik. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, ordaindu gabeko zorra konpentsatzeko Iruñeko Udaleko diruzainak 2001eko urriaren 17an eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 2986 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4779 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Elizalde Orzanco jaunak jarri zuen, gidatu bitartean sakeleko telefonoa edo antzeko komunikazio-tresnak erabiltzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (7575/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2986 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4779 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Elizalde Orzanco jaunak jarri du errekurtso hori, gidatu bitartean sakeleko telefonoa edo antzeko komunikazio-tresnak erabiltzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (7575/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak 15.000 pezetako (90,15 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua gidatu bitartean sakeleko telefonoa erabiltzeagatik (Barañain etorbidea -Irunlarrea kalea), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz egokiak diren alegazioak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duenak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaraziak (aldarazpenak 1999ko apirilaren 14tik du indarra) 44. artikuluan xedatzen duenez, ofizioz hasten diren prozeduretan, eta bereziki, Administrazioak zehatzeko ahalmena erabiltzen duen horietan, ezarritako gehieneko epean (zehazki, sei hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteagatiko zehapen espedienteetan _Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16. artikulua; otsailaren 25eko 320/1994 ED_) Administrazioak ez badu zehapen-ebazpenik ematen edota interesatuari jakinarazten ez badio, iraungipena gertatuko da, salbu eta espedientea interesatuaren erruz gelditzen denean; halakoetan, ebazpena emateko eskumena duen organoak jarduketak artxiba daitezela agindu behar du, ofizioz edo interesatuak eskaturik. Eta hori horrela da zeren eta, jurisprudentziak dioen bezala, "iraungitasuna, eta beste horrenbeste esan liteke preskripzioaz, ez datza administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Gaztela-Leongo JANren 1998ko azaroaren 24ko Epaia _R. Ar. 4401_).
Espedientean ikusi dugunez, zehapen-prozedura iraungi egin zen, zeren eta, hura hasi zen egunetik (Alkatetzak zehapen prozedura has zedila agintzeko hartu zuen erabakia ez dago inon jasorik, eta inguruabar horrek ez dio inolako kalterik ekarri behar interesatuari, administratua den aldetik eskubidea baitu prozedura alferrik luzatu ez dadin; beraz, interesatuaren alde eginez, prozedura salaketaren egunean hasi zela joko dugu, alegia, 2001eko otsailaren 6an), zehapena interesatuari bere helbidean jakinarazteko lehenbiziko saioa egin zen arte (2001eko abuztuaren 9an egin zen, Posta Zerbitzuaren bidez; gogoan izan behar dugu honakoa: "prozedurek iraun dezaketen epearen barruan jakinarazpena egiteko betebeharra betetzat emateko, nahikoa da jakinarazpenean ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala frogatzea" _prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikulua_), sobera iragan zen arestian aipatu iraungitze-epea, hots, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ageri dena. Horregatik guztiagatik, kontuan izanik espedientea iraungi egin zela, eta "ondorio guztietarako iraungitasuna ofizioz aintzatetsi beharrekoa" zela (Nazio Entzutegiaren 1998ko maiatzaren 29ko Epaia _R. Ar. 1662_), errekurtsoa baietsi egin behar dugu eta errekurritutako ebazpena deuseztatu egin behar dugu.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa (7575/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 2987 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4780 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Hans Kruger López jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (21412/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"2987 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4780 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Hans Kruger López jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (21412/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua espaloiaren gainean aparkatzeagatik, oinezkoei traba handia egiten ziela (Kale Berria, 2). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen funtzionarioak frogabide ugari aurkeztu zituen (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...). Interesatuak, berriz, ez zuen alegaziorik egin horretarako aukera izan zuenean (horrenbestez errugabetasun ustea indargabetu zuen, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 Epaiak dioen bezala), eta errekurtso honetan ere, berak proposatu duen frogak ez du salaketa gezurtatu. Beraz, ezbairik gabe arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den moduan egin zen.
Bigarrena._BSLren 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "arriskua sortu edota trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuetan ibilgailuak gelditu edo aparkatzea". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zehazten dira ibilgailuen geldialdi edo aparkaldiek arriskua sortu edo trafikoari arrisku larria egiten dioten kasuak. Oraingoan kasu horietako bat salatu da, 91. artikuluko 2.m) idatz-zatian ageri dena hain zuzen ere (94.2.e artikuluari loturik dago).
Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 300,51 euroko (50.000 pezeta) isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta kasu honetan ezarri den isuna izan daitekeen txikiena da ia-ia. Bestalde, espedientean ikusi dugunez, legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko aukera eman zaio, Legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan; izan ere, salaketa interesatuari berari eman zitzaion, 2001eko maiatzaren 25ean, eta berak ez zuen sinatu nahi izan, baina hala ere tramitea burututzat eman daiteke.
Hirugarrena._Errekurtsogileak zehapen-prozeduraren iraungitasuna alegatu duela eta, hauxe esan behar dugu: 4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".
Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.
Gainera, esku artean dugun kasuan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2000ko azaroaren 15ean emandako epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrena aipatzea komeni da (R. Ar. 10064). Legearen intereseko kasazio errekurtso batean eman zen epai hori, eta Administrazio Publikoak trafikoaren arloan egiten dituen zehapen prozedurak iraungitzeko epeak zenbatzeko lege-doktrina ezarri zuen: "(...) salaketa egin eta berehala salatuari jakinarazten bazaio, zehapen espedientea aldi berean hasiko da; bestela, zehapen espedientea ez da hasiko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo udalak erabaki egokia hartu arte (espedientea hasteko erabakiaz ari da).
Horiek horrela, eta aztergai dugun kasuari gagozkiola, errekurtsogilearen aurkako prozedura (zehapen-espedientea hasteko erabakirik gabe) 2001eko maiatzaren 22an hasi zen, eta ebazpen zehatzailea jakinarazteko saioa 2001eko abuztuaren 6an egin zen (ezinezkoa izan zen jakinarazpena egitea, interesatuak salaketa jaso zuenean Administrazioari eman zion helbidean ez zutelako hura ezagutzen; beraz, ediktua argitaratu zen jakinarazpena egiteko). Hortaz, ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko saioa antolamendu juridikoak ezarritako sei hilabeteko epea bukatu aurretik egin zen, eta horregatik ez da bidezkoa zehapen-espediente honen iraungipenik deklaratzea.
Laugarrena._Azkenik, errekurtsogileak arau-haustearen preskripzioa alegatu du, BSLren 81.1 artikuluan azaldutako kasua gertatu dela esanez. Horren aurka hauxe esan behar dugu: salaketa 2001eko maiatzaren 22an egin zen, eta arau-hausleari berari jakinarazi zitzaion 2001eko maiatzaren 25ean. Geroago, 2001eko abuztuaren 6an, ebazpen zehatzailea interesatuari jakinarazteko saioa egin zen, baina alferrik izan zen, interesatuak Administrazioari jakinarazpenetarako eman zion helbidean ez zutelako hura ezagutzen (gorago esan dugun bezala). Beraz, ediktua egin zen, 2001eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta udaletxeko ediktu-taulan jarri zen; hori guztia bat dator Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoarekin.
Kontuan izanik Administrazioak egin dituen jarduketak, eta kontuan hartzen badugu, halaber, zirkulazioko arau-hausteen preskripzio-epearen etenaldiei buruzko oraingo araubidea (epe hori hiru hilabetekoa da, Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta zirkulazioaren arloko zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamenduak, hurrenez hurren, 81.1 eta 18.1 artikuluetan diotenez), ondorioztatu behar dugu ezen zehapen-prozedura tramitatu bitartean behin ere ez dela gertatu aztergai dugun arau-hauste honen preskripziorik. Beraz, errekurtsogilearen asmo hau ere ezin dugu onartu eta gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin behar dugu.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 28an emandako 3036 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4781 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Sonia Ana García Esteban andreak jarri zuen, debekatutako biraketa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (2565/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3036 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4781 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Sonia Ana García Esteban andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako biraketa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (2565/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, debekatutako biraketa egiteagatik (Baiona etorbidea -Urdazubiko Monastegia kalea), antolamendu juridikoa urratzen zela (2565/01 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz egokiak diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseza eta indarrik gabea dela adierazteko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia _R. Ar. 3935_).
Udalak igorritako zehapen-espedientea aztertuta, antzeman da zehatzeko egintzaren preskripzioa gertatu zela; izan ere, salaketa egin zen egunetik (2001eko otsailaren 14a) interesatuari jakinarazi zitzaion arte (ekainaren 11ko 71/01 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko udaletxeko ediktu-oholean jarriz) sobera iragan zen Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduak (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren) zehapenak ezartzeko Administrazioari ematen dioten hiru hilabeteko epea; dena dela, arau-haustearen preskripzioa ofizioz adierazi beharrekoa zen.
Zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik hura Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio alferrik egin ziren 2001eko apirilaren 17an eta 19an, Iruñeko Urdanoz Bizitegi Multzoa, 5, 7.C helbidean eta orduan preskripzio epea ez ote zen eten galdetu liteke. Erantzuna ezezkoa da, zeren eta, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, R. Ar. 7262 eta 7277, hurrenez hurren). Jakinarazpen saio horiek, espedientean ageri denez, postako langileak betetako jaso-agirien gordekinak erantsi baitzaizkio, ordu berean egin ziren (biak ere goizeko 10etan), arestian aipatu 30/1992 Legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra ("ordu desberdinetan" egin behar dira). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta hartan aurkatutako ebazpen zehatzailea deuseza eta indargabea dela adieraztea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa (2565/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 28an emandako 3037 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4782 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rafael García Leiva jaunak jarri zuen, poliziako agente baten aginduei jaramonik ez egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (3570/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3037 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4782 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rafael García Leiva jaunak jarri du errekurtso hori, poliziako agente baten aginduei jaramonik ez egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (3570/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua gidatu bitartean poliziako agente baten aginduei jaramonik ez egiteagatik (Taxoare eta Sadar kaleen elkargunea), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz egokiak diren alegazioak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duenak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaraziak (aldarazpenak 1999ko apirilaren 14tik du indarra) 44. artikuluan xedatzen duenez, ofizioz hasten diren prozeduretan, eta bereziki, Administrazioak zehatzeko ahalmena erabiltzen duen horietan, ezarritako gehieneko epean (zehazki, sei hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteagatiko zehapen espedienteetan _Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16. artikulua; otsailaren 25eko 320/1994 ED_) Administrazioak ez badu zehapen-ebazpenik ematen edota interesatuari jakinarazten ez badio, iraungipena gertatuko da, salbu eta espedientea interesatuaren erruz gelditzen denean; halakoetan, ebazpena emateko eskumena duen organoak jarduketak artxiba daitezela agindu behar du, ofizioz edo interesatuak eskaturik. Eta hori horrela da zeren eta, jurisprudentziak dioen bezala, "iraungitasuna, eta beste horrenbeste esan liteke preskripzioaz, ez datza administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Gaztela-Leongo JANren 1998ko azaroaren 24ko Epaia _R. Ar. 4401_).
Espedientean ikusi dugunez, zehapen-prozedura iraungi egin zen, zeren eta, hura hasi zen egunetik (Alkatetzak zehapen prozedura has zedila agintzeko hartu zuen erabakia ez dago inon jasorik, eta inguruabar horrek ez dio inolako kalterik ekarri behar interesatuari, administratua den aldetik eskubidea baitu prozedura alferrik luzatu ez dadin; beraz, interesatuaren alde eginez, prozedura salaketaren egunean hasi zela joko dugu, alegia, 2001eko otsailaren 4an), zehapena interesatuari bere helbidean jakinarazteko lehenbiziko saioa egin zen arte (2001eko abuztuaren 14an egin zen, Posta Zerbitzuaren bidez; gogoan izan behar dugu honakoa: "prozedurek iraun dezaketen epearen barruan jakinarazpena egiteko betebeharra betetzat emateko, nahikoa da jakinarazpenean ebazpenaren testu osoa jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala frogatzea" _prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikulua_), sobera iragan zen arestian aipatu iraungitze-epea, hots, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ageri dena. Horregatik guztiagatik, kontuan izanik espedientea iraungi egin zela, eta "ondorio guztietarako iraungitasuna ofizioz aintzatetsi beharrekoa" zela (Nazio Entzutegiaren 1998ko maiatzaren 29ko Epaia _R. Ar. 1662_), errekurtsoa baietsi egin behar dugu eta errekurritutako ebazpena deuseztatu egin behar dugu.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa (3570/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 28an emandako 3038 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4783 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Soledad Gorraiz Martínez andreak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (643821/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3038 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4783 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Soledad Gorraiz Martínez andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (643821/01 zenbakiko udal espedientea).
Egitezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua bigarren ilaran aparkatuta edukitzeagatik, gidaririk gabe (Amaya kalea, 5), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra._4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".
Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.
Gainera, esku artean dugun kasuan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2000ko azaroaren 15ean emandako epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrenaren zati bat aipatzea komeni da (R. Ar. 10064). Legearen intereseko kasazio errekurtso batean eman zen epai hori, eta Administrazio Publikoak trafikoaren arloan egiten dituen zehapen prozedurak iraungitzeko epeak zenbatzeko lege-doktrina ezarri zuen: "(...) salaketa egin eta berehala salatuari jakinarazten bazaio, zehapen espedientea aldi berean hasiko da; bestela, zehapen espedientea ez da hasiko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo udalak erabaki egokia hartu arte" (espedientea hasteko erabakiaz ari da).
Horiek horrela, eta aztergai dugun kasuari gagozkiola, errekurtsogilearen aurkako prozedura (zehapen-espedientea hasteko erabakirik gabe) 2001eko urtarrilaren 24an hasi zen, eta ebazpen zehatzailea jakinarazteko lehen saioa, postako langileak emandako jaso-agiriaren gordekinaren bidez behar bezala egiaztatua, 2001eko abuztuaren 6an egin zen. Hortaz, ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko saioa egin zenean aspaldi bukatua zen sei hilabeteko epea, eta horregatik bidezkoa da espedientea iraungi zela adieraztea eta jarduketak artxiba daitezela agintzea.
Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.
Iragarkiaren kodea: A0213709
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
