17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,

Aditzera ematen du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 164/2002 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Berliza S.L. enpresaren gainean egindako arau-hauste aktari buruzkoa (320/2002 zk.). Espediente horri loturik, Ebazpen bat eman zen 2002ko abuztuaren 29an. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:

1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 320/2002 arau-hauste aktari buruz eginiko zehapen proposamena berretsi da, Berliza S.L. enpresari mila bostehun eta bi euro eta berrogeita hamalau zentimoko (1.502,54 euroko) zehapena jarri baitzaio.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinarazi bekie eta, horrekin batera, adieraztea gora jotzeko helegitea paratzeko eskubidea dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.

Paratutako zehapena bide administratiboan irmoa izan ondoko hilabeteko epean ordaindu beharko du. Epe horretan ordaintzen ez badu, besterik gabe premiamendu bidez ordainaraziko zaio.

Eta aipatutako enpresa, Berliza S.L., hondarreko helbidea Iruñean zuena, Pio XII.a etorbideko 30ean, egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio aipatu Ebazpena, eta ohartarazten zaio eskuragai dituela Lan Harremanen Atalean (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean) haren kopia bat eta dagokion ordain-agiria, Nafarroako Gobernuaren aldekoa, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bostean._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0213142