I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren eskabidea, José Larrañaga, S.A.k egina.
Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela, hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean), bulego orduetan, jarduera horretan interesa dutenek, aztertu ondoren, epe horretan bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten.
Espedientea: 0197 Ebazpena, urtarrilaren 16koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Eskatzailea: José Larrañaga, S.A. Jarduera: adreiluak egitea. Tokia: "Aresoartepea" alderdiko industrialdea, 1. lurzatia. Udalerria: Leitza
Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bian._Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Otamendi Saldise.
Iragarkiaren kodea: A0300902