17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Marañongo Saturnino Corrés Corrés jaunari "hazitarako patata-hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua behin-behinekoz ematen diona.

Ikusirik Marañongo Saturnino Corrés Corrés jaunaren eskaera, "hazitarako patata-hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua eman dakion.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan xedaturikoarekin bat,

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera,

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Marañongo Saturnino Corrés Corrés jaunari "hazitarako patata-hazien ekoizle-ugaltzaile" titulua behin-behinekoz ematea, lau urterako.

Aurreko atalean aipatzen den kontzesioak behartzen du baldintza batzuk betetzera, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenei buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan, Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokor Teknikoa onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Ereintzarako Lursagarren Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen 1989ko maiatzaren 24ko Aginduan eskatzen direnak, alegia.

2. Onartzeko baldintza da eskatzaileak burutu ditzala ekoizle titulua lortzeko aurkezturiko eskaeran proposaturiko asmoak.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Marañongo Saturnino Corrés Corrés jaunari eta Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: A0213496