17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

954/2002 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Curriculum Egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena. Dirulaguntza horiek 2002rako finkaturiko modulu ekonomikoaren ehuneko 15 egiten dute.

Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntzari dagokionez sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleendako berariazko erantzunak ezartzeko jarraibide eta orientazioak eman ziren.

2002rako luzaturiko 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeak badu horretarako kontusail bat: "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo Baserri-eskola, Etxabakoizko lantegi-eskola eta beste".

Martxoaren 7ko 57/2002 Foru Aginduaren bidez, martxoaren 6ko 63/2001 Foru Aginduak 2001erako ezarri zuen dirulaguntzaren modulua 2002rako luzatu eta haren %45 ordaindu zen.

57/2002 Foru Aginduko 7. puntuan zehazten da dirulaguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari azaroaren 6ko 457/2001 Foru Aginduko 7. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dizkiola, 2002ko irailaren 30a baino lehen, moduluaren % 15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukatu da. Ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne. Agiri horiek Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalean artxibatu dira, Administrazioko erakunde eskudunek aztertu ahal ditzaten.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, modulu ekonomikoaren %15 egiten duen dirulaguntza ordain dadila.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 76.121,64 euroko, gastua onartu eta 76.121,64 euro horiek ondoren ematen diren irabazi asmorik gabeko entitateei ordain dakizkiela agintzea:

Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolari, G31279961 IFZ duenari, curriculum egokituko unitate batengatik, 8.457,96 euro.

Cascanteko "La Ribera" ikastetxeari, G31729114 IFZ duenari, curriculum egokituko unitate batengatik, 8.457,96 euro.

Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolari, G31725484 IFZ duenari, curriculum egokituko bi unitaterengatik, 16.915,92 euro.

Iruñeko "Etxabakoitz" lantegi-eskolari, G31193790 IFZ duenari, curriculum egokituko bi unitaterengatik, 16.915,92 euro.

Garesko "Puente" ikastetxeari, Q3100108 D IFZ duenari, curriculum egokituko bi unitaterengatik, 16.915,92 euro.

Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolari, G31129703 IFZ duenari, curriculum egokituko unitate batengatik, 8.457,96 euro.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari behar diren ordainketak egin ditzala eskatzea, guztira 76.121,64 euro, 2002rako luzatu den 2001eko gastu aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzeko Ilundaingo etxalde, Etxabakoizko tailer eta bestelako ikastetxeetarako dirulaguntza" izeneko 41610-4811-422202 kontusailaren kontura.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Foru Agindu hau igortzea entitate interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0212945