17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

918/2002 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, DBHrako S.M. argitaletxearen proiektu hauek baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena. Argitalpen proiektuak hauek dira: 1. eta 3. mailetarako Musika; 3. mailarako Kultura Klasikoa; 1. eta 3. mailetarako Hezkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa; 1. eta 3. mailetarako Teknologia; 1. mailako Natur Zientzien arlorako Explora; 3. mailako Fisika eta Kimikaren arlorako Newton; 3. mailako Natur Zientzien arlorako Darwin (Biologia eta Geologia); 1. eta 3. mailetarako Gaus; 1. mailarako Números; eta 3. mailako Matematikaren arlorako Algoritmo.

Ekainaren 7an eman eta ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko 183/1993 Foru Dekretuak arautu zuen araubide orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du argitalpen proiektuak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko agiri osagarriak ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. DBHrako S.M. argitaletxearen proiektu hauek baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea. Argitalpen proiektuak hauek dira: 1. eta 3. mailetarako Musika; 3. mailarako Kultura Klasikoa; 1. eta 3. mailetarako Hezkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa; 1. eta 3. mailetarako Teknologia; 1. mailako Natur Zientzien arlorako Explora; 3. mailako Fisika eta Kimikaren arlorako Newton; 3. mailako Natur Zientzien arlorako Darwin (Biologia eta Geologia); 1. eta 3. mailetarako Gaus; 1. mailarako Números; eta 3. mailako Matematikaren arlorako Algoritmo.

2. Aipatu argitalpen proiektuetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Ataleko Ikasliburu eta Materialen Unitateari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta S.M. argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeian._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0212943