I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
ERABAKIA, 2002ko abenduaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, 2004rako toki azpiegituren plan bereziari buruzko proiektua onesten duena.
Azaroaren 19ko 30/2002 Foru Legearen bidez, 2004ko ekitaldirako toki azpiegituren plan berezi bat ezarri da, uztailaren 3ko 7/2000 eta uztailaren 5eko 16/2001 Foru Legeak osatzeko. Aipatu planaren xede dira Foru Lege horren eranskinean aipatzen diren toki entitateak, ondorio horietarako eremu deprimitutzat jo baitira. Izan ere, Legearen 3. artikuluak zehazten du plan bereziari egiten zaion aportazioa 3.906.579 eurokoa izanen dela eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargura gauzatuko dela.
Azaroaren 19ko 30/2002 Foru Legearen 2. artikuluaren arabera, finantzatu beharreko inbertsioak honakoak izanen dira, hurrenez hurren eta inbertsio mota bakoitzari funtsak aplikatuz, behin aurrekoa osatu ondoren: Presio Handiko Ur-horniduraren Plan Zuzentzailea eta 2004ko Obra-Planean sartu ez diren zoladurari buruzko toki programazioko lanak, baldin eta delako planean sartu ziren ura banatzeko eta saneamendurako sare lokaletarako inbertsioekin lotuta badaude, ura banatzeko eta saneamendurako sare lokalen lanak eta bai, halakorik bada, lan horiek erasandako kale-zoladurako lanak, bi inbertsio motak eskatu badira; eta zoladura lanak ere, argiteria publikoa, udal eraikinak eta azkenik herrietako bideetarako lanak, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeko 2. eta 3. artikuluek zehazten duten moduan.
Aipatu 30/2002 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzailea gauzatu eta betearazteko, aintzat hartuko dela 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta haren garapeneko araudiek agintzen dutena. Halaber, 5. artikuluan xedatzen du toki programazioko lanak hautatu eta lehenesteko, aintzat hartuko dela Foru Lege honek aipatzen dituen toki entitateek 2001-2003rako hiru urteko planaren formazio prozesuan aurkeztutako eskaerek izan duten hautatze eta leheneste koefizientea. Zehaztu diren klaseko lanetatik laburrera begira beharrezkotzat kalifikatu direnak baizik ez dira aintzat hartuko, azpiegituretan bakoitzak duen defizitaren arabera.
Presio Handiko Ur Horniduraren Plan Zuzentzaileko lanetarako aportazioa % 10ekoa izanen da, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko Foru Legeak inbertsio horietarako aurreikusten dituen aportazioen osagarri gisa. Toki programazioko obretarako aportazioen araubidea, berriz, Foru Lege horren 9. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerakoetan zehazten dena izanen da.
Aipatu arauak aplikatu nahian, Toki Administrazioko Departamentuak Presio Handiko Ur Horniduraren Plan Zuzentzailean dauden toki entitateei dagozkien inbertsio osagarriak finkatu ditu eta Planean _toki programazioko kapituluan_ sartu behar diren entitateen zerrenda prestatu du, bakoitzari dagozkion obra eta kopuruak barne.
Azkenik, 8. artikuluak adierazten du Plan Berezia sortu, garatu, kudeatu eta betearazteko prozedura 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta lege hori garatzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuak ezartzen dutena izanen dela, 16/2001 Foru Legean ezarritakoaren ondoriozko egokitzapenak eginda.
Horrela, aipatu Foru Dekretuaren 3.1. artikuluak xedatzen du, Hiru urteko Plana prestatzeko prozesuan, Toki Administrazioko Departamentuak Hiru urteko Planaren proposamena igorriko diola Nafarroako Gobernuari, azter dezan, eta onetsiz gero, proiektu gisa argitaratuko dela Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, toki entitate interesatuek ezagutu eta horren inguruko iritzia eman dezaten. Bestalde, Foru Dekretu horren 55. artikuluak xedatzen du Planaren proiektuan bildutako obrek ukituriko toki entitateek, proiektua argitara eman eta hilabeteko epean, behar diren agiri eta ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dutela agindu hartan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela.
Beireko Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (946/01 zenbakia eman zaio) Nafarroako Gobernuaren 2001eko uztailaren 30eko Erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezetsi baitzen 2001-2003 urteetarako toki azpiegituretarako hiru urteko plana eta plan osagarria onartu zituen 2001eko maiatzaren 7ko Erabakiaren kontra jarritako berraztertze errekurtsoa. Beraz, hori guztia kontuan izanik, eta arlo horretako epaileek errekurtsoaren gaineko ebazpenik eman ez dutenez, une honetan ezin da zehaztu udal horrek eskatutako elizako plazaren zoladura konpontzeko gastua 2001-2003 hirurteko planaren kargura ordainduko den ala ez.
Dena den, toki programazioko lanak hautatu eta lehenesteko, aintzat hartuko da Foru Lege honek aipatzen dituen toki entitateek 2001-2003rako hiru urteko planaren formazio prozesuan aurkeztutako eskaerek izan duten hautatze eta leheneste koefizientea. Zehaztu diren klaseko lanetatik laburrera begira beharrezkotzat kalifikatu direnak baizik ez dira aintzat hartuko, azpiegituretan bakoitzak duen defizitaren arabera. Ondorioz, nahiz eta hasiera batean Elizako plazaren zoladura lanak planean sartu, bidezko da Udalaren erabaki hori atzeratzea, justizia epaitegiek epai irmoa eman arte. Dena den, toki entitatearen eskubideak bermatzeko, obra horiek direla-eta lortutako kalifikazioen araberako ordena mantenduko da eta behar den dirua erreserbatuko da 2004ko ekitaldian sartzen bada sortuko dituen obligazioak pagatu ahal izateko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. 2004rako toki azpiegituren plan bereziari buruzko proiektua onestea, eta erabaki honen eranskin gisa argitaratzea.
2. Elizako plazaren zoladura lanak, Beireko Udalari baitagozkio, 2004rako toki azpiegituren plan bereziari buruzko proiektuan sartzeko erabakia atzeratzea, justizia epaitegiek 946/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoko autoetan epai irmoa eman arte. Baina, toki entitatearen eskubideak bermatzeko, obra horiek direla-eta lortutako kalifikazioen araberako ordena mantenduko da eta behar den dirua erreserbatuko da 2004ko ekitaldian sartzen bada sortuko dituen obligazioak pagatu ahal izateko.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epea ematea, Toki Programazioa izeneko atalean ageri diren obretako toki entitate onuradunek uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legea garatu zuen Erregelamenduaren 55. artikuluan adierazitako agiri eta ziurtagiriak aurkez ditzaten Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan, eta, nahi izanez gero, proiektuari buruzko iritzia eman dezaten.
4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea xedatzea.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaseian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
2004RAKO TOKI AZPIEGITUREN PLAN BEREZIARI BURUZKO PROIEKTUA
Inbertsioak (BEZa barne) eurotan
A) PRESIO HANDIKO UR HORNIDURA
TOKI ENTITATEA OBRA INBERTSIOA
BASABURUA Aitzarotz-Itsasoko ur-hodiak 25.480,00
ERROIBAR 150 m³-ko biltontzi erregulatzailea Mezkiritzen 10.101,00
ARRATOZKO UR MANK. Orontzeko biltontzi erregulatzailea 18.200,00
IZABA, URZAINKI, ERRONKARI ETA GARDE Erronkaribarko hornidura. Konponbide bateratua, 1. fasea (Ur hartuneak, sareak eta tratamendua) 47.050,82
UZTARROZ Depósito regulador y conexiones 23.478,00
BIOTZARI Ur hornidura beste putzu batetik 15.561,00
Guztira 139.870,82
B) TOKI PROGRAMAZIOA
TOKI ENTITATEA OBRA INBERTSIOA
ARTAZU Kale nagusia zolatzea (Sareak) 26.318,32
BASABURUA Gartzarongo herrigunea zolatzea (Sareak) 253.458,82
BASABURUA Udabe-Beramendiko herrigunea zolatzea (Sareak) 484.860,51
ITUREN Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta ondoko kaleak zolatzea: Castinea, Lopetetxenea,
Kontseilua eta Aurtitz 1.087.200,85
MURUGARREN Sarearen zati bat berritzea eta zoladura ematea 358.834,28
MURILLO EL FRUTO Hornidura eta saneamendu sarearen zati bat berritzea eta zoladura ematea 706.609,94
ERREZU Hornidura eta saneamendu sarearen zati bat berritzea eta zoladura ematea 311.384,37
ITSASO Hornidura eta saneamendu sarearen zati bat berritzea eta zoladura ematea 120.430,81
AROZTEGI Hornidura eta saneamendu sarearen zati bat berritzea eta zoladura ematea 88.883,68
GASKUE Hornidura eta saneamendu sarearen zati bat berritzea eta zoladura ematea 77.566,62
USKARTZE Hornidura eta saneamendu sareak berritzea eta zoladura ematea (2. fasea) 164.647,27
ITURMENDI Atxumendi kalea zolatzea 42.203,07
BARINDAO Magdalena kalea zolatzea 60.828,44
ARTIEDA Herrigunearen zati bat zolatzea 40.123,57
BETELU Ikastetxe publikoko, Araxes kaleko eta Wisco S.A.ko sarbideetan zoladura ematea 75.066,41
GARINOAIN Udaletxe ondoko kaleak zolatzea 35.483,75
ZIRAUKI Portal kaleko espaloia, Transversal kalea eta Peregrinos plaza zolatzea 45.676,92
LABEAGA Herrira sartzeko kalea zolatzea 10.541,75
LERATE Kontzejuko etxeko sarbidea zolatzea 2.524,25
BARBARIN Cementerio eta Del Alto kaleak zolatzea 36.932,19
LARRION Tilinturri eta Del Puente kaleak zolatzea 27.045,54
MORENTIN Invencibles eta Oficiales plaza zolatzea 72.974,89
OLORITZ Orizingo herrigunea zolatzea 111.067,04
ARBONTZE Herriguneko bi kale zolatzea 12.452,97
Guztira 4.253.116,26
Iragarkiaren kodea: A0300184