I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
2107/2002 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Bigarren Zabalguneko Osasun Etxerako, Larrialdietarako Zerbitzu Berezirako eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroa-SOSerako eraikin berri bat eraikitzeko obrak esleitzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako irailaren 27ko 1618/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Kontratuaren xedea: Iruñeko Bigarren Zabalguneko Osasun Etxerako, Larrialdietarako Zerbitzu Berezirako eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroa-SOSerako eraikin berri bat eraikitzeko obrak kontratatzea.
_Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa, izapidaketa arrunta.
_Esleipen-hartzailea: "La Guareña, S.A." (IFZ A-31/155898).
_Zenbatekoa guztira: 4.850.462,86 euro (lau milioi, zortziehun eta berrogeita hamar mila laurehun eta hirurogeita bi euro eta laurogeita sei zentimo), BEZa barne.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0300282