17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2077/2002 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Antsoaingo Osasun Etxe berria eraikitzeko obren proiektuaren prestakuntza, segurtasun eta osasunaren azterlana eta proiektualdiko segurtasun eta osasunaren koordinazioa esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako irailaren 16ko 1573/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: Antsoaingo Osasun Etxe berria eraikitzeko obren proiektuaren prestakuntza, segurtasun eta osasunaren azterlana eta proiektualdiko segurtasun eta osasunaren koordinazioa kontratatzea.

_Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa, izapidaketa arrunta.

_Esleipen-hartzailea: "Asoarq, Arquitectos Asociados, S.L." (IFZ: B-31/597958).

_Zenbatekoa guztira: 62.640 euro (hirurogeita bi mila seiehun eta berrogei euro), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0300280