17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1825/2002 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Iparraldeko Pabilioian bi igangailu berritzeko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da urriaren 29ko 1825/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Iparraldeko Pabilioian bi igangailu berritzeko lanak esleitzea.

Esleitzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.

Esleipen hartzailea: Schindler, S.A. (IFZ: A-50/001726).

Zenbateko osoa: 161.020,09 euro (ehun eta hirurogeita bat mila eta hogei euro, bederatzi zentimo), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0213153