17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1811/2002 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko zenbait Zerbitzu Kirurgikotarako tresnak eta ontziak erosteko kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da urriaren 25eko 1811/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko zenbait Zerbitzu Kirurgikotarako tresnak eta ontziak erostea.

Esleitzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.

Zenbatekoa, guztira: 60.115,83 euro (hirurogei mila, ehun eta hamabost euro, laurogeita hiru zentimo), BEZa barne, honela banaturik:

1. lotea: B. Braun Surgical, S.A. (IFZ: A-61/123782), bi mila eta berrogeita bost euro, hirurogeita hemeretzi zentimo (2.045,79 euro), BEZa barne.

2. lotea: Ozcoidi Suministros Médicos, S.L. (IFZ: B-31/487028), zortzi mila, bostehun eta laurogeita hamahiru euro, hamar zentimo (8.593,10 euro), BEZa barne.

3. lotea: Protenor, S.L. (IFZ:. B-31/241466), mila bostehun eta berrogeita bat euro, hogei zentimo (1.541,20 euro), BEZa barne.

4. lotea: Sumisam, S.A. (IFZ:. A-20/062568), zazpi mila, berrehun eta berrogeita hamar euro, berrogei zentimo (7.250,40 euro), BEZa barne.

7. lotea: Stratec Medical, S.A. (IFZ:. A-28/359073), zortzi mila, seiehun eta hemeretzi euro, bost zentimo (8.619,05 euro), BEZa barne.

8. lotea: Prim, S.A. (IFZ:. A-28/165587), hamabi mila eta bostehun euro (12.500 euro), BEZa barne.

9. lotea: B. Braun Surgical, S.A. (IFZ: A-61/123782), hemeretzi mila, bostehun eta hirurogeita sei euro, hogeita bederatzi zentimo (19.566,29 euro), BEZa barne.

5. eta 6. loteak ez dira eman, ez baita lehiatzailerik aurkeztu.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0213152