I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1612/2002 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Biokimikako eta Larrialdietako Laborategietarako zenbait gairen hornidura esleitzen duena (31/02 lehiaketa publikoa).
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako irailaren 25eko 1612/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Biokimikako eta Larrialdietako Laborategietarako zenbait gairen hornidura esleitzen duena (31/02 lehiaketa publikoa).
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Esleipenaren prezioa: 229.876,50 euro, BEZa barne, 1etik 5era bitarteko loteetarako eta 70.326,42 euro, BEZa barne, 6. loterako.
_Esleipen-hartzaileak:
Abbott Cientifica, S.A.
Atom, S.A.
DPC Dipesa, S.A.
Izasa Distribuciones Técnicas, S.A.
Menarini Diagnósticos, S.A.
Oxoid, S.A.
Palex Medical, S.A.
Suministros Clínicos Lanau, S.L.
Vitro, S.A.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0213817