I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1547/2002 EBAZPENA, irailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitalerako kirurgiako sei mahai eta hiru lanpara erosteko kontratua esleitzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da irailaren 11ko 1547/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako kirurgiako sei mahai (1. lotea) eta hiru lanpara (2. lotea) erostea.
Esleitzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.
Zenbatekoa, guztira: Hirurehun eta hogeita hamasei mila, bostehun eta berrogeita hamahiru euro, hirurogei zentimo (366.553,60 euro), BEZa barne, honela banaturik:
García Muñóz, S.L. fundazioa (IFZ: B-46/135364) (1. lotea), hirurehun eta hogeita hamar mila, bostehun eta berrogeita hamahiru euro, hirurogei zentimo (330.553,60 euro), BEZa barne.
Steris Iberia, S.A. (IFZ: A-80/587876) (2. lotea), hogeita hamasei mila euro (36.000 euro), BEZa barne.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaikan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0213151