17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1539/2002 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Mikrobiologia Laborategirako zenbait gairen hornidura esleitzen duena (30/02 lehiaketa publikoa).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako irailaren 10eko 1539/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Mikrobiologia Laborategirako zenbait gairen hornidura (30/02 lehiaketa publikoa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Esleipenaren prezioa: 167.610,22 euro, BEZa barne, 1etik 7ra bitarteko loteetarako eta 77.792 euro, BEZa barne, 8. loterako.

_Esleipen-hartzaileak:

Becton Dickinson, S.A.

C.B.F. Leti, S.A.

Johnson & Johnson, S.A.

Roche Diagnostics, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0213816