17. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

279/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, 2003rako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaizkien moduluak ezartzen dituena.

Nafarroan etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaizkien moduluak ezarri eta etxebizitza erosteko laguntzak handitzen dituen maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legeko 3. artikuluak 2002rako moduluak eta modulu horiek aldatzeko formula bat ezarri zituen. Formula hori irailaren 30eko 204/2002 Foru Dekretuaren bidez ezarri zen.

Foru Lege hartako bigarren xedapen iragankorrra betez, Nafarroako Kontuen Ganberari txosten bat eskatu zitzaion. Txosten horren arabera 2003an etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaizkien moduluak ezarri dira. Horrela etxebizitza-eraikinen sektorearen kostuen bilakaerarekin bat datoz, hots, 2002koen aldean %2,84 gehiturik.

Horiek horrela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarreko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2003an etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatua 813,43 euros/m¥ erabilgarrikoa da.

2. artikulua. 2003an etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaien modulu ponderatugabea 778,40 euros/m¥ erabilgarrikoa da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek 2003ko urtarrilaren 1az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamarrean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0300354