I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1425/2002 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2002-2003 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 84.000 bat dosiren hornidura esleitzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 8an emandako 1425/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
_Kontratuaren xedea: 2002-2003 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 84.000 bat dosiren hornidura.
_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
_Esleipenaren prezioa: 323.400 euro, BEZa barne; unitate prezioa, 3,85 euro dosi bakoitzeko.
_Esleipen-hartzailea: Laboratorios Leti, S.A.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zortzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0213818