I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
28/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak emana, Osasun Departamentuko bulegoak (Amaia karrika, 2A, Iruña) garbitzeko zerbitzua kontratatzeko gastuari baimena eman, epedientea ireki eta kontratazio mahaia izendatzen duena.
Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak lizitaziorako dei publikoa egin du, Osasun Departamentuko bulegoak (Amaia karrika, 2A, Iruña) garbitzeko kontratua adjudikatzeko lehiaketa irekian parte hartzeko, ondoko baldintza hauei jarraikiz:
_Kontratuaren xedea: Osasun Departamentuko bulegoak (Amaia karrika, 2A, Iruña) garbitzeko zerbitzua.
_Adjudikatzeko modua: lehiaketa publiko irekia.
_Aurrekontua: Gehienez ere 35.000,00 euro urtean.
_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 26 egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean hasita, Osasun Departamentuko erregistroan (Amaia karrika, 2A, 2. solairua). Aurkezpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta klausula administratiboen pleguan agindu bezala eginen da.
_Proposamenen formalizazioa: baldintza administratiboen pleguan ezarritakoari jarraikiz, hiru kartazal hauek aurkeztuko dira:
1. Nortasunaren agiriak.
2. Proposamen teknikoa eta lizitatzailearen merezimenduak.
3. Proposamen ekonomikoa.
Proposamenak jendaurrean irekitzea: Lehiatzaile bakoitzak aurreneko fasean erdietsitako puntuazioak Osasun Departamentuko Iragarki Oholean (Amaia karrika, 2A) aurretik argitaraturik, proposamen ekonomikoa (3. kartazala) 2003ko martxoaren 17an, eguerdiko ordu batean irekiko dira.
Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ............................ N.A.N.: ......... Helbidea: ................ Nire izenean edo ................ ordezkatuz, Osasun Departamentuko bulegoak (Amaia karrika, 2A, Iruña) garbitzeko zerbitzuaren kontratua adjudikatzeko lehiaketa ireki publikorako deia egin dela jakinik, lizitatzaile gisa aurkezten naiz lehiaketara eta onartu egiten ditut hori burutu eta adjudikatzeko administrazio baldintzen eta baldintza teknikoen pleguetan, Osasun Departamentuan hartu ditudan horietan, ezarritako betebeharrak. Horretarako ezarritako betebehar formalei jarraikiz, hiru kartazal hauetan aurkezten dut nire proposamena: dokumentazio pertsonalarena, proposamen teknikoarena eta proposamen ekonomikoarena, administrazio baldintzen pleguan agindu bezala.
(Eguna eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0300997